Irakasbil
Didakteka
Oral corrective feedback in theory and practice (Roothooft, H.)
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Author of the introduction:
- Insausti Albisu, Izaskun

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Author of the introduction:
- Insausti Albisu, Izaskun
- Visits: 780
- Comments: 1
- Favorites: 1
Hizkuntza bat ikastean akatsak egitea saihestezina da, eta horregatik, feedback zuzentzailea (Corrective Feedback, CF) betidanik izan da kezka-iturri ikasle, irakasle eta bigarren hizkuntzaren ikerlarientzat.
Garai batean, ohitura txarrak saihesteko, akatsak modu esplizituan zuzentzea beharrezkotzat jotzen zen. Baina 1980ko hamarkadan, ikuspegi komunikatiboaren agerpenarekin, erroreak ikaste-prozesuaren parte natural gisa ikusten hasi ziren, eta muturreko ikuspegi komunikatiboak gramatika-arauen irakaskuntza eta zuzenketa esplizitua baztertu egin zituen, komunikazioa eta jariotasuna lehenetsiz. Hala ere, irakasle eta ikertzaileak ohartu ziren esanahian soilik zentratzeak mugak zituela, eta 1990eko hamarkadan berriz piztu zen interesa ikasleen akatsetan eta erroreen zuzenketaren eraginean.
Liburu honek ahozko feedback zuzentzaileari buruzko ikerketa eta praktika eskaintzen ditu, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan. Egileak aztertzen du noiz den eraginkorra erroreak zuzentzea, zein FZ mota diren egokienak, eta nola eragiten duten ikasleen ezberdintasunek.
Liburua teoria, ebidentzia eta gomendio praktikoen inguruan dago antolatua.
- Oinarri teorikoak. Roothooftek bigarren hizkuntzaren eskuratzeari eta hizkuntzen irakaskuntzari buruzko teoria nagusiak berrikusten/aztertzen ditu, ikuspegi innatistikoetatik eta kognitibistetatik abiatuta ikuspegi komunikatiboetaraino. Interakzioaren eta ezagutzaren eraikuntzaren garrantzia azpimarratzen du, feedback zuzentzaileari testuinguru egokia emateko.
- Feedback-mota desberdinak. Birformulazioa, argibide-eskaera edo zuzenketa esplizitua bezalako FZ motak aurkezten ditu eta ikaslearen ahozko ekoizpenean duten eragina aztertzen du.
- Ebidentzia enpirikoa. Ikertzaileek egindako azterketak jasotzen dira, FZaren eraginkortasuna neurtzen du eta irakasle eta ikasleen iritziak jasotzen ditu.
- Gomendio praktikoak. Azkenik, liburuak irakasleentzako aholkuak ematen ditu: noiz eta nola zuzendu, zein estrategia aukeratu, eta ikasleen ezberdintasunetara egokitu.
Argitaletxearen laburpena
Liburu honek ahozko feedback zuzentzaileari buruzko azken ikerketen ikuspegi orokorra eman nahi die rakasleei eta ikertzaileei. Ikasleek atzerriko hizkuntza bat hitz egiten duten bitartean egiten dituzten akatsak zuzendu ala ez eta erroreak noiz eta nola zuzendu dira aztertutako gaietako batzuk; aldi berean, galdera horietako batzuei erantzuna eman nahi die egileak. Liburuak, gainera, ikerketa gehiago behar duten arloak nabarmentzen ditu, eta eskolarako gomendio praktiko batzuk ditu amaieran.