Irakasbil
Didaktika
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Urrutiko hezkuntzari buruz García Aretio adituaren laburbilduma
- Didakteka
- Created: 3 September 2025
- Visits: 1182
- Comments: 1
- Favorites: 0
Lorenzo García Aretio aditua dugu urrutiko hezkuntzan. Bizitza profesionalean hezkuntzako etapa guztietan aritu da, bai irakasle gisa, bai zuzendaritza-taldeetan; azken urteetan, UNEDeko Hezkuntza Fakultatean. 80 urte betetzerakoan, laburbilduma bat osatzeari ekin dio bere blog akademikoan. Dagoeneko,, 66 sarrera argitaratu ditu 2025eko urtarriletik; 100era iristea da asmoa.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Heldu nagusiei hizkuntza gehigarri bat irakasteari buruzko ikerketa bat
- Didakteka
- Created: 28 August 2025
- Visits: 1102
- Comments: 0
- Favorites: 0
Iva Koutskak idatzitako “Teaching English as a foreign language to older adult learners: a qualitative exploration of four perspectives” artikulua eman zen argitara "Educational Gerontology" aldizkarian 2024an. Bertan, egindako ikerketa baten berri eman zuen. Ikasle heldu nagusien eremurako irakasle-jardunerako desiragarritzat jo daitezkeen zenbait alderdi baliozkotu ziren, parte hartu zuten heldu nagusiek era positiboan baloratuak zituztenak gainera. Ikerketaren mugak aintzat hartuta, beste testuinguru batzuetarako ere interesgarriak izan daitezke artikuluan jasotako emaitzak, iritziak eta proposamenak.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Review
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Berritasun-efektua eta adimen artifiziala
- Didakteka
- Created: 12 August 2025
- Visits: 1264
- Comments: 0
- Favorites: 0
“El efecto novedad en la integración de la IA generativa: perspectivas de docentes y aprendientes en la preparación de exámenes de certificación DELE” artikulua argitaratu berri dute RILE aldizkarian (Revista Internacional de Lenguas Extranjeras). Ikerketa batean oinarritutakoa da; Javier Muñoz-Basols eta Yulia Lvova dira egileak.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Review
- Area of knowledge:
- Teknologia
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Erresilientzia, erronkei aurre egiteko gaitasuna
- Didakteka
- Created: 8 August 2025
- Visits: 1267
- Comments: 0
- Favorites: 0
"Erresilientzia" kontzeptua gero eta gehiago entzuten hasiak garen garaiotan, gaitasun hori irakaskuntzan landu eta aplikatzeko zenbait gako eskaintzen da sarrera honetan. Izan ere, erresilientzia landuz gero, gatazkak era eraginkorrean konpondu litezke, ikuspegi orekatua, elkar ulertzea eta adostasuna sustatuz.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Didaktika
- Psikologia
- Author of the introduction:
- Mungia Idarreta, Alex
"Código futuro": adimen artifiziala hizkuntzen ikas-irakaskuntzan
- Didakteka
- Created: 29 July 2025
- Visits: 2219
- Comments: 0
- Favorites: 0
Manuela Menak eta Vicenta Gonzálezek “Adimen artifiziala helduen euskalduntzean” ikastaroan emandako saioaren laburpena eta bertan aurkeztutako zenbait material jaso dute sarrera honetan. Aipagarria da NotebookLM erreminta baliatu dutela, besteak beste, erantsita dauden podcastak egiteko.
- Atala:
- Egilea:
- González Argüello, Vicenta
- Mena Octavio, Manuela
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
Narrativa transmedia en ELE (Cruz Moya, O. & Santervás González, P.)
- Didakteka
- Created: 24 July 2025
- Visits: 926
- Comments: 0
- Favorites: 0
Olga Cruz Moya eta Patricia Santervás González irakasleek transmedia-narratiba nola erabil daitekeen azaltzen dute liburuan, gaztelania atzerriko hizkuntza (ELE) gisa irakasteko testuinguruetan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Review
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
- Pedagogia
- Edukiak:
- Gaitasun linguistikoa
- Elkarrekintza
- Motivation
- Author of the introduction:
- Insausti Albisu, Izaskun
Hezkuntza-eremuan adimen artifizialak erabiltzeko gida
- Didakteka
- Created: 18 July 2025
- Visits: 1469
- Comments: 1
- Favorites: 0
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak "Hezkuntza-eremuan adimen artifizialak erabiltzeko gida" argitaratu berri du Elhuyarrekin lankidetzan. Gida bera nagusiki hezkuntzako etapa eta arlo ezberdinetako irakasleei bideratuta badago ere, helduen euskalduntzean diharduten irakasleentzat baliagarriak izan litezkeen hainbat baliabide eta erabilera-irizpide eskaintzen ditu.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
- Author of the introduction:
- Larzabal Bengoetxea, Itziar
Ikaskuntza kooperatiboaren ebaluazioa: "3-2-1" teknika
- Didakteka
- Created: 14 July 2025
- Visits: 1159
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ikaskuntza kooperatiboa hezkuntza-metodologia bat da, irakasleen eta ikasleen arteko lankidetzaren onurak areagotzeko. Sarrera honetan, ikaskuntza kooperatiboaren ebaluazioarekin lotutako zenbait teknika, erreminta eta irizpide aurkezten da, baita hausnarketarako hainbait puntu ere.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Author of the introduction:
- Mungia Idarreta, Alex







