Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Errepikapena hiztegia ikasteko
- Didakteka
- Created: 14 septembre 2026
- Visits: 8
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hitz bat ikastea prozesu gradual eta metagarria da: behin baino gehiagotan, denboran zehar eta testuinguru eta jarduera desberdinetan berragertu behar da, esanahia, forma eta erabilera sendotzeko. Horregatik, errepikapen banatuak (spaced repetition) eta berreskuratze aktiboak (active retrieval) epe luzeko atxikipena sustatzen dute, baina ez dago errepikapen kopuru finkorik ikaskuntza bermatzen duenik. Lafleur eta Kanazawak (2024) beste osagai bat gehitzen dute: zereginen tartekatzea (task interleaving), hau da, hitz bera berrikustean jarduera eta ezagutza-alderdi desberdinak txandakatzea —esanahia, forma eta erabilera—, eta ikaslearen zailtasunen arabera arreta egokitzea. Beraz, helburua ez da hitza behin eta berriro erakustea, baizik eta denboran zehar berriro aurkitzea, memoriatik berreskuratzea, modu desberdinetan lantzea eta erabiltzea. Hori ikasgelako jardueren diseinuan txertatzeko, aurrez landutako lexikoa testu eta jarduera berrietan berrerabil daiteke, kolokazioak landu, berrikuspen laburrak egin eta ikasleen ekoizpenetan hitz horiek erabiltzeko aukerak sortu.
- Atala:
- Domaine de connaissance:
- Didaktika
- Auteur de l´introduction:
- Villoslada Fernández, Iñaki
Hizkuntzen irakaskuntzan 2026rako aurreikusitako joerak: zein ari dira eragina izaten?
- Didakteka
- Created: 9 septembre 2026
- Visits: 138
- Comments: 0
- Favorites: 0
Pearson-en blogean argitaratutako sarrera batek 2026an hizkuntzen irakaskuntzan eragina izango zuten bederatzi joera nagusiak aurreikusi zituen. Ikasturte berri baten atarian, Javier Muñoz-Basolsek hausnarketa plazaratu du LinkedIn eremuan. Haren arabera, benetako erronka da joera horiek praktika jasangarri, etiko eta pedagogikoki esanguratsu bihurtzea, ikas-esperientzia hobetzeko.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Domaine de connaissance:
- Didaktika
- Auteur de l´introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Nola zuzendu erroreak ahozko komunikazioan
- Didakteka
- Created: 4 septembre 2026
- Visits: 171
- Comments: 0
- Favorites: 0
Isabel Santos Gargalloren "Didáctica de la corrección de los errores en el aula de ELE" liburuan erroreen zuzenketa didaktikoari buruzko irizpide eta teknika ugari aurkezten dira. Sarrera honetan, ahozko ekoizpenean eta elkarreraginean erroreak zuzentzeko zenbait gako azalduko ditugu: noiz zuzendu, zer zuzendu eta zein teknika erabil daitezkeen ikasleen ahozko gaitasuna garatzen laguntzeko.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Domaine de connaissance:
- Didaktika
- Auteur de l´introduction:
- Mungia Idarreta, Alex
Jane Willis eta Atazatan Oinarritutako Ikaskuntza: hizkuntzen ikaskuntzari buruzko zenbait ideia nagusi
- Didakteka
- Created: 14 août 2026
- Visits: 283
- Comments: 0
- Favorites: 0
Jane Willisek Itzulpen Saila bildumako "Atazatan oinarritutako ikaskuntzarako lan-markoa" liburuan, ikuspegi metodologiko horren oinarriak azaltzeaz gain, hizkuntzak nola ikasten diren ulertzeko zenbait ideia eta printzipio aurkezten ditu. Sarrera honetan, Atazatan Oinarritutako Ikaskuntzaren ezaugarri nagusiak eta hizkuntzaren ikaskuntzari buruz egileak proposatzen dituen zenbait gogoeta bildu dira.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Domaine de connaissance:
- Didaktika
- Auteur de l´introduction:
- Mungia Idarreta, Alex
Adimen artifizialari buruzko Europako Erregelamendua: gardentasuna eta ebaluazioa
- Didakteka
- Created: 7 août 2026
- Visits: 264
- Comments: 0
- Favorites: 0
2026ko abuztuan beste urrats bat egin da Europako Adimen Artifizialaren Erregelamenduaren (AI Act) ezarpenean. Testuinguru horretan, Ramón Besoníasek hezkuntzarako izan ditzakeen ondorio nagusiak azaldu ditu blog-sarrera batean, infografia eskainiz gainera; hiru alderdi nagusi jorratu ditu: adimen artifizialaz sortutako materialak, ebaluazioa eta ikasleek AA tresnak erabiltzeagatik sor litezkteen arazo batzuk. Gai berari lotuta, Sustatun argitaratutako albiste batean AAz sortutako edukien identifikazioari eta etiketatzeari buruzko ondorio praktikoak azaldu dituzte.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Domaines de connaissance:
- Ebaluazioa
- Teknologia
- Auteur de l´introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Keinuak hizketa-ekoizpenean eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan
- Didakteka
- Created: 3 août 2026
- Visits: 277
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ikerketek erakutsi dute hizketa-ekoizpenean eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan keinuek funtzio garrantzitsua dutela. Hizketan, hitzak berreskuratzen eta diskurtsoaren jarioa errazten laguntzen dute, bereziki keinu lexikalek (ikonikoek eta metaforikoek), informazio bisual-espaziala aktibo mantenduz hitz egokiak aurkitzea errazten baitute. Keinuak lau multzotan sailkatu ohi dira: enblemak, deiktikoak, erritmikoak eta lexikalak. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarriak, gainera, keinuak gaitasun eleaniztunaren eta kulturaniztunaren osagai gisa ikusten ditu
- Atala:
- Domaines de connaissance:
- Didaktika
- Aniztasuna
- Auteur de l´introduction:
- Villoslada Fernández, Iñaki
Feedback eraginkorra hizkuntzen ikasgelan
- Didakteka
- Created: 17 juillet 2026
- Visits: 311
- Comments: 0
- Favorites: 0
Testu honek feedback ekingarriak hizkuntzen ikaskuntzan duen garrantzia aztertzen du, Kristina Pla Fernández adituari egindako elkarrizketa baten bidez. Ohiko zuzenketa soilen ordez, ikasleari urrats zehatzak eta baliagarriak eskaintzea proposatzen da, bere kabuz hobetzeko gai izan dadin. Ikuspegi honen arabera, iruzkinek aurrera bideratuta egon behar dute, ikasleak jasotako aholkuak berehala aplikatu ditzan ekoizpen berrietan. Irakaslearen lana errazteko, funtsezko akatsak lehenestea eta mezu pertsonalizatuak une egokian ematea gomendatzen da. Azken finean, metodo honek ikaslearen autonomia eta motibazioa sustatzea du helburu nagusi, ikaskuntza-prozesuaren jabe bihurtuz. Modu honetan, ebaluazioa ez da amaierako puntu bat, baizik eta etengabeko hobekuntzarako tresna dinamiko bat.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Erreseina
- Domaines de connaissance:
- Ebaluazioa
- Didaktika
Eleaniztasunetik ikastea: zer leku dute ikasleen hizkuntzek eskolan?
- Didakteka
- Created: 14 juillet 2026
- Visits: 356
- Comments: 0
- Favorites: 0
Sarrerak aztertzen du ikasleen lehen hizkuntzark (H1) zer leku duen hizkuntzen irakaskuntzan, azken urteotan indarra hartu duen ikuspegi eleaniztunaren argitan. Watkinsen eta Berryren ekarpenek erakusten dute H1a baliabide pedagogiko erabilgarria izan daitekeela, ikaskuntza errazteko eta ikasleen hizkuntza-baliabideak aktibatzeko.
HEOCaren eta, bereziki, EEMB LOaren ikuspegitik, hiztunen hizkuntza- eta kultura-errepertorioa osotasun gisa ulertzen da, gaitasun eleaniztun eta kulturaniztunaren kontzeptuaren baitan. Ikerketek eta ekarpenenek, Antónen eta Duñabeitiarenak esaterako, iradokitzen dute hizkuntzen arteko loturak eta transferentziak ez direla oztopo, hizkuntza gehigarriak ikasteko eta erabiltzeko baliabide baliotsuak baizik. Ondorioz, gakoa ez da lehen hizkuntza baztertzea edo onartzea, baizik eta ikasleen hizkuntza- eta kultura-esperientzia osoa euskararen ikaskuntzaren mesedetan nola baliatu aztertzea.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Domaine de connaissance:
- Didaktika
- Auteur de l´introduction:
- Murua Anzola, Iñaki







