Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Antsietateari aurre egiteko estrategiak
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko otsailak 25
- Bisitak: 431
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza bat ikasteak emozio askoren atea irekitzen du, eta horien artean antsietatea da ohikoenetako bat. Beldurrak, frustrazioak edo segurtasun faltak ikaslearen komunikatzeko gogoa murriztu dezakete, batez ere ikasgela giro seguruan oinarritzen ez bada. Horregatik, ezinbestekoa da irakasleek eta ikasleek elkarrekin lantzea antsietatea arintzeko estrategiak, bai maila fisiologikoan, bai psikologikoan, ikasprozesua atseginagoa eta eraginkorragoa izan dadin.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Psikologia
- Pedagogia
- Sarrera-egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
Hizkuntzen irakaskuntza inklusiboa
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko urtarrilak 7
- Bisitak: 546
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Sarrera honetan, Ikaskuntza-desberdintasun espezifikoak dituzten ikasleei hizkuntzak irakastea Itzulpen Saila bildumako 60. zenbakiaren 5. kapituluko ideia nagusien laburpena eskaintzen da. Aipatu kapituluan, honako gai hauek lantzen dira: komunikazioa eta harremanak, ikasgela fisikoa, ikasgela birtuala, ikasgelaren kudeaketa, curriculuma, desberdintzea eta pertsonalizatzea eta ikasteko trebetasunak garatzea. Eta, kapituluaren amaieran, funtsezko ideien laburpena, jarduerak eta irakurgai osagarriak.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Aniztasuna
- Sarrera-egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
Motibazioa, ikaskuntzaren ondorio
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko azaroak 25
- Bisitak: 746
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
LdeLengua podcastaren 169. saioan, aukera ederra dago Juan Fernández irakasleak dioena ezagutzeko. Ohikoa da entzutea irakasleei ikasleak ez datozela motibatuta ikastera, baina egoera konplexuagoa da —irakaslearen iritziz—, ikasleek ez baitute zertan etorri motibatuta eskoletara. Adituaren esanetan, erronka da ikasleak motibatzeko dinamikak eta egoerak eragitea ikas-irakas prozesuan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
Abestiak, hizkuntza ikasteko baliabide
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko urriak 1
- Bisitak: 1307
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
ELE INTERNACIONAL blogean argitaratutako artikulu batek azaltzen du nola diren abestiak baliagarriak hizkuntzak ikasteko. Ez dira bakarrik entretenigarriak, baizik eta ikaskuntza sakona eta esanguratsua bultzatzen duten tresnak. Euskararen irakaskuntzan ere aplikagarriak izan daitezke.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Mintzamena
- Edukiak:
- Motibazioa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
2025/2026 ikasturtean A1 eta A2 INGURA ikastaroen eskaintza zabalik
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko irailak 25
- Bisitak: 1401
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Euskara online ikasteko INGURA (inguraonline.eus) ikas-ingurune eleaniztun digitalak A1 eta A2 mailako ikastaroak eskainiko ditu 2025/2026 ikasturtean. Ingurunean bertan euskaltegien eskaintzak bistan izango ditu ikasleak eta bertatik matrikulatu ahal izango du.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Ingura
"La evaluación formativa. Estrategias eficaces para regular el aprendizaje" (Mariana Morales eta Juan Fernández)
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko irailak 16
- Bisitak: 1056
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ebaluazioa ezinbesteko tresna da, ikas-irakas prozesua hobetzeko eta kalitate handiagoko hezkuntza lortzeko. Ebaluazioak dituen funtzioen artean, formatiboak eragin handia du ikasleen hazkuntza sustatzeko, ikaskuntzak hobetzeko bidea erregulatu eta gidatzen baitu. Alderdi hori aintzat hartuta, oso interesgarria da Mariana Morales eta Juan Fernándezen liburua: "La evaluación formativa: estrategias eficaces para regular el aprendizaje". Testuak ikuspegi hurbila, praktikoa eta zorrotza eskaintzen du. 2022an argitaratutako liburua 150 orrialde ingurukoa da; hizkuntza argi eta zuzena erabiltzen du, eta erraz irakurtzen da. Hiru bloke nagusi ditu; gainera, Neus Sanmartí-ren hitzaurre batekin hasten da eta eranskin bat du bukaeran.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
Curriculuma egokitzea: ikasleen aniztasunari erantzuteko tresna
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko irailak 9
- Bisitak: 1138
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Changing teaching practices using curriculum differentiation to respond to students’ diversity" liburuak irakasleei tresnak eskaintzen dizkie ikasgelako ikasle guztiei nola erantzun jakiteko. Ikasleen jatorria, maila, ezaugarriak, gaitasunak edo ikas-estiloak ez dira oztopo izan behar, aukera baizik.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Erreseina
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Aniztasuna
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
"Código futuro": adimen artifiziala hizkuntzen ikas-irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko uztailak 29
- Bisitak: 1916
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Manuela Menak eta Vicenta Gonzálezek “Adimen artifiziala helduen euskalduntzean” ikastaroan emandako saioaren laburpena eta bertan aurkeztutako zenbait material jaso dute sarrera honetan. Aipagarria da NotebookLM erreminta baliatu dutela, besteak beste, erantsita dauden podcastak egiteko.
- Atala:
- Egileak:
- González Argüello, Vicenta
- Mena Octavio, Manuela
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika






