Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Hizkuntzen irakaskuntza EEMBarekin lerrokatzea (eskuliburua)
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko uztailak 1
- Bisitak: 288
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Eskuliburu honek hizkuntzen irakaskuntza, curriculuma eta ebaluazioa Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin (EEMB) modu koherentean lerrokatzeko funtsezko gida eskaintzen du. Testuak azpimarratzen du irakaskuntza-sistema integral baten arrakasta elementu guztien arteko lotura sendoan oinarritzen dela, azterketetatik harago material didaktikoak eta irakasleen prestakuntza barne hartuz.
2026ko eguneratzeak bitartekotza, inklusibitatea eta gaitasun eleaniztuna kontzeptu berrituak txertatzen ditu, baita Adimen Artifizialak eta teknologia berriek dakartzaten erronkak ere.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Sarrera-egilea:
- Villoslada Fernández, Iñaki
Entre emociones y lenguas (Blanco Canales, A. eta Boillos Pereira, M. M.)
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko ekainak 22
- Bisitak: 319
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu honetan erakusten da hizkuntzen ikaskuntzan gaitasun emozionala giltzarria dela, motibazioan, harremanetan eta ikaskuntzaren eraginkortasunean eragin zuzena baitu. Testuan zenbait dimentsio lantzen dira —identitatea, enpatia, autoestimua edo emozioen adierazpena—, eta alderdi emozionala irakaskuntzan modu integralean txertatzeko ikuspegi zein estrategia didaktikoak eskaintzen dira..
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Insausti Albisu, Izaskun
Unitate didaktikoetan kontuan hartzeko zenbait ezaugarri
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko ekainak 12
- Bisitak: 340
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Gente al día" metodoak berriro aldarrikatzen du 1990eko hamarkadan ELE arloan berritzailea izan zen atazen bidezko ikuspegia, baina gaur egungo testuinguru pedagogiko eta sozialera egokituta. Metodoaren helburua ikaslea komunikazio-jardueraren erdigunean kokatzea da, beraz, hizkuntza erabileraren bidez ikas dezan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
Adierazkortasun-baliabideak antzerkiaren bitartez ikasteko proposamena
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko maiatzak 21
- Bisitak: 439
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Iruñeko egoera soziolinguistikoa gazteen euskararen erabilera apalean islatzen da, eta gazteek batere adierazkorra ez den euskara darabilte. Testuinguru horretan, Bigarren Hezkuntzan lantzeko proposamen didaktiko bat eratu da. Horretarako, alde batetik, kontzientzia metalinguistikoaren ekarpenak aintzat hartu dira, hizkuntza manipulatzeko gaitasuna garatzeko, eta, bestetik, antzerkia izango da erregistroen ezaugarrietan murgiltzeko oinarria.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
Aktibazioaren garrantzia diseinu didaktikoan
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko maiatzak 14
- Bisitak: 357
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Diseinu didaktikorako David Merrill-en printzipioei erreparatu die Juan Fernándezek "Investiagación docente" webgunean; irakaslearen eguneroko praktikarako erabilgarritasuna izan du xede. Aktibazioa da lehenengo printzipioa.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
Dislexia ikasgelan: inklusioa landuz (eta II)
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko martxoak 6
- Bisitak: 400
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Dislexiak hizkuntzaren prozesamenduan eragiten du, bereziki irakurketan eta idazketan, eta horrek irakaskuntza- eta ebaluazio-praktiken egokitzapena eskatzen du. Lan honek dislexia duten ikasleen ohiko ezaugarri linguistiko, kognitibo eta emozionalak kontuan hartuta, jardunbide didaktiko egokiak laburbiltzen ditu: denboraren eta ebaluazioaren malgutasuna, testu eta materialen irisgarritasuna, argibide argi eta egituratuak, laguntza-estrategia espezifikoak, ahozko ekoizpenerako egokitzapenak, baliabide teknologikoen erabilera eta alderdi afektiboen zaintza. Proposatutako neurriek hizkuntza-ikaskuntza irisgarriagoa eta eraginkorragoa sustatzen dute, eta, ikuspegi inklusibo batetik, ikasle guztien errendimendua hobetzen laguntzen dute.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Pedagogia
- Aniztasuna
- Sarrera-egilea:
- Villoslada Fernández, Iñaki
Canva diseinu didaktikorako tresna
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko irailak 22
- Bisitak: 1100
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Canva diseinu grafikorako tresna intuitiboa da, eta online erabil daitekeena. Irakasleek material didaktiko bisualak sortzeko erabil daiteke: kartelak, aurkezpenak, infografiak, fitxak, irteera-txartelak eta abar.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Nola hobetu migratzaileentzako hizkuntzen irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko ekainak 25
- Bisitak: 1106
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntzen irakaskuntza nola egokitzen den migratzaile helduen testuingurura aztertzen da sarrera honetan. Kasu horietan, irakasleek malgutasunez eta sentiberatasun handiz jokatzea komeni da. Migratzaileekin bideratutako ikas-irakas prozesuetan, honako gako didaktiko hauek erabili behar dira: bost zentzumenak barne hartzen dituzten jarduerak, errealitateari loturiko ikaskuntza esanguratsua eta eguneroko hizkera erabiltzea. Aldi berean, ezinbestekoak dira osasun mentala zaintzea eta parte-hartzean presiorik ez jartzea.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Aniztasuna
- Edukiak:
- H1
- H2
- Motibazioa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara







