Kalkoak eta kalko okerrak

Argitaratua: Thursday, 20 August 2020, 3:15 PM
Lupa

"Kontuz kalkoekin" ohartarazi zuen lehengoan Euskaltzaindiak txio batean

Eta webgunean dugun altxorren artean, gainera, badago 1988an ZUTABE aldizkariko 18. zenbakian argitaratu zen artikulu bat. Lankide izan genuen Boni Urkizuk idatzi zuen: Esamolde jatorrak. Hauxe da artikulu horren laburpena:

Gaurko euskara, kalean korriente erabiltzen den euskara ahozkoa eta, agian neurri handiagoan, idatzita ikusten dena, gero eta arlote eta mottelagoa dela esango genuke. Bestalde, gure hizkuntza zaharra sukalde-txokotik atera beharrak eta nahiak erdaraz jaso, mamitu eta gogoetatutako eta adimenaren lapikoan maizegi erdararen lurrunaz maniatutako pentsamendua euskaraz ematea eskatzen digu. Eta sarriegi erdarazko formulen kalkotan bilduta ematen ditugu pentsamenduak, nahiz eta euskarazko hitzak erabili.

(gogoan izan webgunean HIZPIDE eta ZUTABE aldizkarietako zenbaki guztietako edukiak  eskura daudela).

Ikasbilen antzeko bilaketa egin dugu eta dokumentu batzuk aurkitu ditugu, dokuteka atalekoak nagusiki.

Eta behin bilatzen hasita, bilatzaile orokor batera jo dugu. Atera zaizkigun emaitzetatik hautaketa bat egin dugu eta dokumentuen luzera eta sakontasunaren arabera sailkatu. Arestian azaldu diren  Irakasbileko sarreretan aipatutakoak badaude; halaber, dokumentuetako batzuetan estekak daude.

  • Dokumentu laburrak:

Eta Twitterren honi buruzko txio gehiagorik ba al dago? #KalkoOkerrak traol-hitzari erreparatu eta ikusiko duzu. .

Hemen aurkeztutakoari beste zerbait gehitu nahi izanez gero, badago "iruzkinak" aukera baliatzea (Irakasbilen parte hartzeko bideak).

Show comments