Zutabe 18

Argitaratua: Thursday, 29 December 1988, 9:20 AM
Zutabe 18 alearen aurkezpena

Zutabe 18 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 28 December 1988
  • Bisitak: 826
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zutabe 18 alearen aurkezpena

Gai monografikoa

«Un futuro para nuestro pasado», gogoeta soziolinguistiko batzutarako iturri

  • Didakteka
  • Sortua: 28 December 1988
  • Bisitak: 753
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Txepetxek puntua jarrita ihardun dut gogoetok itxuratzen, bere lana kritikatzeko jakintza mailarik oraingoz nire esku ez dagoelako. Horrek ez du esan nahi Txepetxen zenbait iritzi eta planteamendu auzipean jarri ez dudanik; ezjakintasunak edonori damaion ausarkeria da noski horren zioa. Egia esateko, duda-muda handiak izan nituen Jan honi ekiteko. Alde batetik, oharturik nengoen teorigintza soziolinguistikarako nituen muga izugarriez, eta horrek ez zidan kemenik ematen ezer egiten hasteko. Bestetik, Txepetxen liburuko zenbait problematikak irriki bizia sortzen zuen nire baitan eta gogoeta-ariketa tentagarriegia iruditzen zitzaidan pausoa ez emateko. Azkenean, baiezkoa erabaki nuen.

Gela irekia

Ezetz asmatu

  • Didakteka
  • Sortua: 28 December 1988
  • Bisitak: 778
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Mintzamena landu bitartean eduki jakin batzuk barneratzeko aukera ematen zaie ikasleei joko horren bidez.

Gela irekia

Diaporamagintza mintza aitzakia

  • Didakteka
  • Sortua: 29 December 1988
  • Bisitak: 795
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Talde handia, hamabost ikasle ziren Areso 18ko 9. gelan, aurten urtarrilaren

12an. Lazkaoko Barnetegiko ikasle batek, hain zuzen, Toti Catalan kazetariak hauxe galdetu zidan klasean: Egia al da «Kaskarintxo», diapositiba muntaia, orain EGA egiten ari den taldeak egin duela?

Gela irekia

Hizkuntz edukiak eta idazmena

  • Didakteka
  • Sortua: 29 December 1988
  • Bisitak: 801
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lan honen helburu teorikoa hauxe da: ahal den neurrian lau trebetasunak, hizkuntz edukiak eta gaiak elkarrekin integratzea. Askotan ez da lortu. Baina hemen duzuen adibidea osatuena, biribilduena da. 1988. ikasturteko programazioan Urtarrilaren 18tik 29ra bitartean emandakoa da, hots, denborarekin zerikusirik duen hamabostaldian.

Gela irekia

Euskararen doinua

  • Didakteka
  • Sortua: 29 December 1988
  • Bisitak: 736
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskararen irakaskuntzan, betidanik kezkatu izan nau doinuak. Euskaraz hitz egiten ikasi duen asko eta askori ez zaio euskararen doinua nabaritu ere egiten.

Euskararen kutxa

Ahozko literatura ahotik ahora

  • Didakteka
  • Sortua: 29 December 1988
  • Bisitak: 763
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Azken urte hauetan, behin eta berriz, garai batzuetan indar handiz eta apalago bestetan, azaldu izan zaigu euskal literaturaren inguruko eztabaida. Eztabaida horrek ez dirudi, epe laburrean behintzat, amaierarik izango duenik ere; eta norbaitek pentsa dezake, ondorioz, literatur sorkuntza noraezean galduta eta bere barneko arazoak konpontzeko gai ez denaren egoeran dagoela. Are gehiago, norbaitek ikus dezake, konpon ezina, eta ideia batzuen eta besteen defendatzaileen arteko amore eman nahi ezak euskal izaerarekin ere zerikusi handia duela eta, beraz, ez duela merezi konponbideetan sartzerik ere.

Nire ustez, ordea, ia etengabeko gertatzen ari zaigun eztabaida hori euskal literaturaren gaztetasunaren lekuko da, eta sortzaileen arteko hausnarketa eta eztabaidak jarraitu egin behar du, mugimenduaren piztaile eta hedatzaile izango baita.

Euskararen kutxa

Obabakoak (Atxaga, B.)

  • Didakteka
  • Sortua: 29 December 1988
  • Bisitak: 852
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Asmo bat baino gehiago izan dezake euskara-irakasleak euskal liburu bat irakurtzean. Bere eguneroko lanak ere eragotz diezaioke behin baino gehiagotan euskal liburu bat patxadaz irakurtzea, euskara bera aztertzen ohituak dituen irakasle-begiak hitzetan trabatuko zaizkiolako behin eta berriro. Nekez gertatuko zaio horrelakorik Bernardo Atxagarekin, hain dira itsugarri horren lumari darizkion lilura eta xarma, gaizki erabilitako ergatibo pluralen eta abarren gainetik. Eta euskara bera aztertu nahi balu, bigarren aldiz hasi beharko du irakurtzen, hizkuntza bera aztertzearekin batera liburua ederragoa gertatuko zaiolarik.

Euskararen kutxa

Esamolde jatorrak

  • Argitalpenak
  • Sortua: 29 December 1988
  • Bisitak: 911
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gaurko euskara, kalean korriente erabiltzen den euskara ahozkoa eta, agian neurri handiagoan, idatzita ikusten dena, gero eta arlote eta mottelagoa dela esango genuke. Bestalde, gure hizkuntza zaharra sukalde-txokotik atera beharrak eta nahiak erdaraz jaso, mamitu eta gogoetatutako eta adimenaren lapikoan maizegi erdararen lurrunaz maniatutako pentsamendua euskaraz ematea eskatzen digu. Eta sarriegi erdarazko formulen kalkotan bilduta ematen ditugu pentsamenduak, nahiz eta euskarazko hitzak erabili.

Gela irekia

Gaixoa

  • Didakteka
  • Sortua: 29 December 1988
  • Bisitak: 736
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntz metodologiaren alorrean asko gara hizkuntz zaparraden alde gaudenak. Ze bere burua xede-hizkuntzaren osin zabalean murgilduz izango baitu ikasleak hizkuntza berriarekiko esperientzia aberats eta osoa. Hori eginez gero, jakinaren gainean ez, oharkabean baizik, ikasiko du hein handi batean gauza asko eta asko; ikastea berezko emaitza gertatuko delarik. Guztiau ez liteke lortu hizkuntz zirimiri hutsez.

Bestelako lankidetzak

Zer ikas dezakegu hizkuntz ikasle onarengandik?

  • Didakteka
  • Sortua: 29 December 1988
  • Bisitak: 699
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntz irakasle gehienok izan dugu irakasteko plazerra ikasle batzuekin. Ikasle horiek oso arin ikasten dute eta ez digute buruhausterik ematen. Izugarri erraz ikasten dute hizkuntza berria. Guk irakasten dugun baino arinago ikasten dute. Baina alderantzizko esperientzia ere izan dugu beste ikasle batzuekin. Ikasle batzuei irakastea lan nekosoa da.

Badirudi dena gaizki ulertzen dutela. Aukerarik baldin badago, gaizki aukeratzen dute. Horien memoria galbahea bezalakoa da. Ikasle horiekin porrot egiten dugu. Ez dago esperantzarik.

Bestelako lankidetzak

lngeles mintzatua ebaluatzen: lehen urratsak

  • Didakteka
  • Sortua: 29 December 1988
  • Bisitak: 813
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zenbat ingeles-irakaslek ebaluatzen dute era sistematikoan ikasleen aurrerapena ingeles mintzatuan? Egia esateko, gehienek uste izaten dugu badagoela aurrerapenik, besterik gabe; edo, geure intuizioarekin fidatzen gara. Oso erraza da irakaskuntzan ebaluazioa oztopo bat dela esatea, edo ebaluatzen denbora asko galtzen dela, edo gure ikasleek ez dutela ebaluaziorik behar. Askotan entzuten dira beste aitzakia hauek ere: ez dagoela test egokirik, edo nahikoa dela etsamina bat kurtsoan behin.

Bestelako lankidetzak

Lotura bikoitzaren teoría eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzaren porrota

  • Didakteka
  • Sortua: 29 December 1988
  • Bisitak: 804
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gaur egungo zientzi arteko aberastasuna abiapuntutzat joaz, zenbait gertaera desberdin arrazoitzerakoan, lotura bikoitzaren teoriak duen erabilgarritasuna azpimarratuko dugu, ondorengo irizpideok kontuan hartuz: 1) «Modeloak», interpretaziorako inguru teorikoak dira eta erabilgarriak dira fenomeno desberdinak ulertzeko. 2)Fenomeno bera modelo teoriko batzuen bidez uler daiteke. 3a) Fenomeno batetiko modelo baten egokitasunak ez du esan nahi: a) Modelo hori fenomenoaren esplikazio bakarra denik. 3b) Bere betean asmatzen duenik; alegia, ez duela kasuen % l00 azaltzen, ezta bitarteko aldagai guztiak kontuan hartzen ere.

Bestelako lankidetzak

Irakurtzeko zaletasuna suspertzen

  • Didakteka
  • Sortua: 29 December 1988
  • Bisitak: 773
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

«Irakurri? Nik? Bai zera! Ez dut batere gogoko». Hori edo gisa horretakoak entzunak dizkiegu sarritan bai euskaldunei bai erdaldunei ere. Hori dela bide, euskara irakaslearen eginbeharra zailagoa gertatzen da zenbaitetan, ze euskara irakasteaz gain irakurketarako zaletasunik ezari aurre egin beharrean aurkitzen baita maiz askotan. Irakaslearen kezka ez da ez axolarik ez duten horietakoa, irakurketak egundoko garrantzia baitu euskararen ikas-prozesuan. Lerro hauetan problema honi heldu nahi diot, arazoari buelta emateko iradokizun singleren bat edo beste proposatuz.

Bestelako lankidetzak

lkasleak mintzo

  • Didakteka
  • Sortua: 29 December 1988
  • Bisitak: 752
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Azkeneko ·hamabost urte hauetan, euskara irakasteko eta ikasteko egin behar denari buruz, asko idatzi eta hitz egin da. Maila ezberdinetako eritziak

eman dlira.Era askotako liburu eta aldizkariek ekin diote arazoari. Orri asko bete dira ikuspuntu didaktikoak emanez.