«Un futuro para nuestro pasado», gogoeta soziolinguistiko batzutarako iturri

Argitaratua: Wednesday, 28 December 1988, 4:25 PM
Gai monografikoa

Txepetxek puntua jarrita ihardun dut gogoetok itxuratzen, bere lana kritikatzeko jakintza mailarik oraingoz nire esku ez dagoelako. Horrek ez du esan nahi Txepetxen zenbait iritzi eta planteamendu auzipean jarri ez dudanik; ezjakintasunak edonori damaion ausarkeria da noski horren zioa. Egia esateko, duda-muda handiak izan nituen Jan honi ekiteko. Alde batetik, oharturik nengoen teorigintza soziolinguistikarako nituen muga izugarriez, eta horrek ez zidan kemenik ematen ezer egiten hasteko. Bestetik, Txepetxen liburuko zenbait problematikak irriki bizia sortzen zuen nire baitan eta gogoeta-ariketa tentagarriegia iruditzen zitzaidan pausoa ez emateko. Azkenean, baiezkoa erabaki nuen.