Irakasbil
Didakteka
Agurtu
Argitaratua: osteguna, 2015(e)ko azaroaren 26(e)an, 10:05(e)tan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Bisitak: 1517
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaztelaniazko despedirse aditzaren eraginez, gero eta gehiagotan entzuten edo irakurtzen dugu agurtzen naiz kalkoa, agurtzen zaitut edo agur esan moldeak erabili beharrean, esate baterako.
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batura joz gero, ez dago zalantzarik: agurtu, agur/agurtu, agurtzen. du ad. Aditz laguntzaileak nor-nork sailekoa behar du izan.
|
OKERRA / HOBETZEKOA |
ZUZENA / HOBETUA |
|
Badirudi urria eguraldi kaskarrarekin agurtuko dela. |
Badirudi urria eguraldi kaskarrarekin bukatuko dela. |
|
Azkar-azkar agurtu nintzen lagunengandik |
Azkar-azkar agurtu nituen lagunak |
|
Beste barik, eta inora eramango ez gaituen polemika hau amaitzeko asmoz, agurtzen naiz. |
Beste barik, eta inora eramango ez gaituen polemika hau amaitzeko asmoz, agur. |
Gehiago sakontzeko:
- EHUren Kalkoen Behatokia
- Berriaren estilo-liburua, [198. or.]
Erakutsi iruzkinak