Azkenengo bi mendeetako joerari jarraikiz, "iritzi" da erabili behar dena aditz nahiz izen gisa Euskaltzaindiaren arauaran arabera. Kontuan izan datiboko marka eskatzen duela. Gainera, "uste izan" eta "deitu" aditzen baliokide izan daiteke.
Sarrera honetan azalpenez gain adibideak ere emango dira, bai forma egokienak, bai desegokienak.
Honako hauek landuko dira sarrera honetan: zehar-galderaren ordez erabiltzen den erlatiboa eta galdegaiaren ordez erabiltzen dena. Halaber, erlatiboen komunztadura-arazoak azalduko dira.
Euskaldunen hizkera sexistaz mintzo dira Irene Arrarats eta Maialen Berasategi BERRIAren "Ezer ez eta festa" podcastean. Honako galdera hauekin abiatzen dute podcasta: “Nola neurtzen da hizkuntzen zama sexista? Hizkuntza bat sexista izan daiteke ala hiztunak gara sexistak?“.
Hizkuntzen Irakaskuntza Sozial eta Kulturalki Arduratsuak (SCR) ikasleek eskura dituzten kultura-erreferenteak eta gaurkotasunezko gai sozialak erabiltzea sustatzen du, euren komunikazio-gaitasuna eskuratzea zein garatzea bultzatzeko eta, aldi berean, pentsamendu kritikoa, lidergoa, arazoak konpontzea edo konpromiso soziala bezalako trebetasunak indartzeko. Azken finean, egungo errealitateaz eta arazoez arduratzen den irakaskuntza da.
Liburua zazpi kapituluz osatua dago eta laugarrenean material didaktiko sozial eta kulturalki arduratsuaren diseinuaz ari da Francisco J. Palacios-Hidalgo idazlea.
Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) arautzeko asmoz, duela gutxi argitaratu du Euskaltzaindiak laburtzapenei buruzko araua (laburdurak eta siglak). Lehendik ere, Irakasbilen bertan siglen erabilerari buruzko sarrerak badira, eta aurretik esandakoa errepikatu gabe, zenbait aldaketa eta berrikuntza aurkituko dituzu segidan.
Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) arautzeko asmoz, sinboloei dagokien araua argitaratu du duela gutxi. Arau horretan, sinboloak zer diren azaltzen da, laburtzapenetatik desberdinduz. Izan ere, sinboloa ez baitator hitz batetik edo batzuetatik; sinboloak kontzeptu oso bat ordezkatzen du.
Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan, gutxienez, duela bi hamarkada garatutako kontzeptua da "Scaffolding" edo aldamiatzea. Baina zertan datza "Scaffolding" edo aldamiatze-metodologia? Ikasleei ikasgelan sortzen zaizkien arazoak euren kabuz konpontzeko aukera emango dieten baliabideez edo tresnez hornitzean datza. Beraz, ez da ikasleari zuzenean laguntzea gelako ariketak ebazten, baizik eta baliabideak ematea, azter ditzan eta ondorioak atera ditzan.