Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Irakasleen praktikak inklusiboak izan daitezen, orientabide batzuk
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko otsailak 13
- Bisitak: 1745
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hezkuntza-Laguntzako Berariazko Premiak (HLBP) dituzten ikasleen berariazko hezkuntza-premiak irakasleek ezagutu eta identifikatu egin behar dituzte, praktikak inklusiboak izan daitezen. Hori dela eta, argitalpen honetan HLBPak dituzten ikasleak integratzen dituzten kolektibo bakoitzaren ezaugarrien, zailtasunen eta gaitasunen eta dituzten beharren deskribapen laburra jasotzen da. Era berean, orientabideak eta baliabideak ematen dira hezkuntzako profesionalentzat eta familientzat. Argitalpen honek ikasle horiei hezkuntza-erantzuna ematen laguntzeko xedea du, hezkuntza formaleko ikastetxeek abian jartzen dituzten hezkuntza-neurriak bideratuz eta bultzatuz, betiere ikasle horiek beren premia espezifikoetara egokitutako irakaskuntza jasotzeko duten eskubidea aitortuz.
- Atala:
- Egileak:
- Eusko Jaurlaritza
- Hezkuntza Saila
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Aniztasuna
"Europako Erreferentzia Marko Bateratua: webgune eguneratua" tailerra otsailaren 2an
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko urtarrilak 31
- Bisitak: 1196
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Aurreko urteetan bezala, Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko jarduerak antolatuko ditu Europako Kontseiluak datozen hilabeteetan, Hala, "The updated CEFR website – Key concepts and ideas for implementation: Videos, workshop materials, documents, articles…" [EEMBaren webgune eguneratua – Inplementaziorako funtsezko kontzeptuak eta ideiak: bideoak, tailerretako materialak, dokumentuak, artikuluak...] tailerra izango da otsailaren 2an, 16:00etatik 18:30era. Ingelesa izango da hizkuntza eta Brian North moderatzailea.
- Atala:
- Egileak:
- Europako Kontseilua
- North, Brian
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
chatGPT aplikazioa: harriduratik erabilera didaktikora
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko urtarrilak 23
- Bisitak: 2418
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 0
Ba al dakizu zer den chatGPT izeneko adimen artifizialeko aplikazioa? Erabili al duzu? Sarrera honetan, une honetan gaia zertan den azaldu digu Abel Camachok; hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruan gerora zer gerta litekeen ere zirriborratu du.
- Atala:
- Egilea:
- Camacho, Abel
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
Boli gorritik hodei kooperatibora. Berriz ere zuzenketarekin...
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko urtarrilak 20
- Bisitak: 1596
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Sakabanaketa digitalaren garaian, ikasleen idazkien zuzenketak beharrezkoa bezain astuna izaten jarraitzen du, bai eta konplexuagoa, teknikoagoa eta askotarikoagoa ere. Online programa espezifikoak erabiltzen ditugu, hiztegiak eta itzultzaile automatikoak kontsultatzen ditugu; eta, horrez gain, beste egile batzuekin ere lankidetzan aritzen gara edo Wikipediatik “kopiatu eta itsatsi” egiten dugu. Betiko aholkuak (zuzendu ikasteko, hitz egin ikaslearekin) baliozkoak dira oraindik ere, baina berrikuntza teknologikoak bata bestearen atzetik datozkigu eta ez dugu argi zer egin.
- Atalak:
- Egilea:
- Cassany Comas, Daniel
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Idazmena
Ikasgelan elkarrekintza didaktiko emankorrak diseinatzeko jarraibideak (Alonso, I., Galarraga, H.)
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko urtarrilak 11
- Bisitak: 1610
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Haizea Galarragak eta Idurre Alonsok irakasleek sekuentzia didaktikoetan elkarrekintza modu eraginkorrean eta sistematikoan txertatzeko gida baliagarri bat eskaini dute artikulu honetan. Ikerketa zabalago baten parte da artikuluan azaltzen den adibidea, irakasleen prestakuntza ardatz eta Arizmendi ikastolarekin elkarlanean. Hezkuntza formaletik at ere, interesgarri gerta dakioke edozein irakasleri. Izan ere, egileek hezkuntza-ibilbideko edozein arlotan erabil daitekeen diseinu-taula bat aurkeztu dute, tresna bizia izateko asmoz eraikia eta irakasle bakoitzak bere errealitatera moldatzeko sortua.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun soziolinguistikoa
- Autonomia
- Elkarrekintza
- Elkarreragina
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
e-Hizpide 101
- Argitalpenak
- Sortua: 2023(e)ko urtarrilak 9
- Bisitak: 1655
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
https://doi.org/10.54512/JCPW6375
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak egiaztatzearen artehunak. Baliotasuna helburu (Paula Elosua Oliden)
- Euskaltegiaren Curriculum Proiektua, topagune (Salvador Barrientos Roglà)
- Dislexiaren paradoxa bigarren hizkuntzaren / atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan (Diego Paniagua Martín)
- Online lankidetza koaderno bat, irakasleen gaitasun digitala garatzeko bideari ekiteko (Manuela Mena Octavio eta Vicenta González Argüello)
BESTE ITURRIETATIK
- Boli gorritik hodei kooperatibora. Berriz ere zuzenketarekin... (Daniel Cassany Comas)
- Ikasgelan marraztea (Isabel Leal Valladares)
IKERKETAK
- HABE-IXA euskarazko idazmen-proben corpuseko idazlanen mailakatze automatikoa (Ekain Arrieta, Igor Odriozola, Xabier Arregi eta Mikel Iruskieta)
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpideko aldizkaria
Desmotibazioa eskolan
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko abenduak 20
- Bisitak: 1123
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Desmotibazioa edo motibazioa galtzea izan dute hizpide Francisco Herrerak eta Alacanteko Unibertsitatean irakasle den María Méndezek "LdeLengua" podcastaren 148. emanaldian. Ikerketen emaitzak aipatu dituzte, hurbil dauden beste kontzeptu batzuk eta zenbait aholku eta estrategia birmotibatzaile. Erreferentzia bibliografiko batzuk ere eman dituzte aditzera.
- Atala:
- Egileak:
- Murua Anzola, Iñaki
- Herrera Jiménez, Francisco
- L de Lengua
- Méndez Santos, María del Carmen
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
Egiaztatze-proben analisi konparatiboa eta etorkizunerako proposamena: trebetasun bateratuak eta bitartekotza
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko abenduak 13
- Bisitak: 1576
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu honek bi helburu ditu: hizkuntzen egiaztatzegintza-erakundeek erabilitako azterketa-ereduen analisi konparatiboa egitea eta etorkizunerako azterketa-proposamen bat aurkeztea. Lehenari dagokionez, bi izan dira aztergai nagusiak: alde batetik, egiaztatze-probetan hizkuntza-trebetasunak bateraturik ala bereizirik lantzen dituzten eta, bestetik, bitartekotza-jarduerek nolako presentzia duten haien egiaztatze-probetan. Izan ere, bitartekotzak indar handia hartu du Europako Erreferentzia Marko Bateratuak komunikazio-modutzat jo zuenetik eta haren Liburu osagarriak bitartekotzaren balioa nabarmendu eta bitartekotza-deskriptoreak eskaini zituenetik. Ikergai horiek luze eta zabal aztertu ondoren, bigarren helburuari dagokion azterketa-proposamena aurkeztu diogu HABE erakundeari.
- Atalak:
- Egilea:
- Zubiaurre Otamendi, Maddi
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Ebaluazioa
- e-Hizpide zenbakia:
- 100







