Didakteka
Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpaina abian da
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 618
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Emakumeak gora! da 2023ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa, eta Emakundek bultzatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin, hiru foru-aldundiekin, EUDELekin eta EAEko hiru hiriburuetako udalekin batera. Kanpainaren leloak aldarrikatzen du gizartean emakume gehiago behar direla erabaki- eta eragin-postuetan. Era berean, erakusten du zeintzuk diren emakumeei lidergo-postu horietara berdintasunez iristea eragozten dieten oztopo nagusiak, eta, mito faltsuak eraisten ditu. Protagonistak hainbat emakume dira, berdintasun ezari buruzko zenbait datu gogorarazten dizkigutenak, eta horiek eragiten dituzten arrazoietako batzuk erakusten dituztenak, hala nola:
- Emakumeak gerentzia-postuen % 6a baino ez izatea ez da prestakuntza edo lidergo faltagatik, erakundeetan pribilegio eta rol maskulinoak betikotzen direlako baizik.
- Emakumeak titulazio teknikoetako matrikulen % 23a baino ez izatea, ez da bokazio faltagatik. Baizik eta, besteak beste, gure erabakiak mugatzen dituzten estereotipoetan oinarritutako hezkuntzaren emaitza.
- Zaintzeko eszedentzien % 73a emakumeek hartzea ez da emakumeek bakarrik dakitelako zaintzen. Gizarteak rol hori ezartzen digu eta gure garapen profesionala mugatzen du.
Kanpainaren kontzeptuetan sakontzeko webgune bat ere sortu du Emakundek: www.emakumeakgora.eus. Bertan, emakumeek hainbat kontzeptu azaltzen dituzte, hala nola kristalezko sabaiak, zoru itsaskorrak, iruzurgilearen sindromea, konfiantza-arrakala, soldata-arrakala, rolak edo estereotipoak edo meritokrazia faltsua.
Horretaz gain, komunikabideetan, kanpoko euskarrietan eta sare sozialetan ikusgai jartzeko kanpainari buruzko materialak ere sortu dira: kartelak, irrati-iragarkiak, bannerrak… eta ikusgai daude Emakundeko web-orrian.