Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
H12-24. Dislexia H2/AH eremuan (bideo-laburpena)
- Bideoteka
- Sortua: 2024(e)ko irailak 18
- Bisitak: 1448
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"H12-24 La dislexia y las discapacidades sensoriales en el marco de las L2/LE: desde la identificación hacia la intervención educativa" ikastaroa eratu dute EHUk eta HABEk Donostiako Udako Ikastaroen baitan, 2024ko uztailaren 10etik 12ra bitartean.
Ikastaroa gaztelaniaz eman zuen Diego Paniagua Martín Salamancako desgaitasunen ikertzaileak, eta bideo honetan lehenengo eguneko dislexiari buruzko pilula didaktikoa duzue entzungai.
- Atala:
- Egilea:
- Paniagua Martín, Diego
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Aniztasuna
- Bideoteka:
- Prestakuntza-jardueretako bideoak
Itzulinguru proiektua: emaitzak
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko irailak 17
- Bisitak: 1276
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Itzultzaile neuronala eta hizkuntza teknologiak erabiltzeko moduak euskararen erabilera nola baldintzatzen duen ikertu du Itzulinguru proiektuak. Hala, gaur egun egiten den itzultzaile neuronalaren erabilera aztertu da; esku-hartze esperimentalak egin dira 25 gunetan eta ikasgaiak atera dira euskararen biziberritzea eta erakundeen funtzionamendu eraginkorra ahalbidetzeko. Gune horien artean hezkuntzakoak ere badaude, euskaltegiak besteak beste.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Euskaltzaindiaren webgunean egokitzapenak eta berrikuntzak
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko irailak 16
- Bisitak: 1020
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Webgune honetako foroetan (hizkuntz kontuak eta didaktikakoan, besteak beste) eman ohi dugu Euskaltzaindiaren eta horren ekimenen berri; hala ere, burutu dituzten azken egokitzapenak, berrikuntzak eta ekarpenak sarrera batean biltzeari egoki iritzi diogu.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza
1240 - ¿Cómo planificar y dinamizar el aula con diferentes niveles? / Nola planifikatu eta dinamizatu eskolak ikasgelan maila bat baino gehiago ditugunean?
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2024(e)ko irailak 13
- Bisitak: 808
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ikastaro honetan, ikuspegi praktiko eta aktibo batetik abiatuta, ondorengo galderei erantzungo zaie: Nola planifikatu jarduerak ikasgelan maila bat baino gehiago ditugunean? Nola erantzun ikasleen behar, erritmo eta maila ezberdinei? Nola diseinatu maila ezberdinetarako jarduerak, ikasle guztiek ikasi eta ahalik eta etekin handiena atera dezaten? Nola proposatu aldamiatze-teknika koherentea? Eta nola egin ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua?
- Atala:
- Egilea:
- Torres Ríos, Lola
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Jardueraren egoera:
- Matrikula itxita
Hizkuntzak irakasteko bideoak sortzeko aholkuak
- Argitalpenak
- Sortua: 2024(e)ko irailak 10
- Bisitak: 1228
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Helduen euskalduntzean bideoaren erabileraz egindako ForVid ikerketako emaitzei erreparatuta, irakasleek zein ikasleek grabatutako bideoen ekoizpena areagotzeko bideak eskaintzea da artikulu honen xede nagusia. Hala, hizkuntza-irakasleek grabatutako bideoek dituzten abantailak azpimarratu ondoren, hizkuntzak irakasteko bideo-mota nagusiak azalduko dira labur-labur eta horrelako bideoak sortzeko aholkuak emango dira alderdi nagusiei erreparatuta, hala nola plangintzari, edukien antolaketari eta grabazioaren kalitateari. Amaitzeko, zenbait bideo-formatu aztertuko dira, hain zuzen ere ikuspuntu teknikoari begira sinpleenak direnak (ikus-entzunezko edizio- eta postprodukzio-ezagutza sakonak behar ez dituztenak).
- Atala:
- Egilea:
- Prieto Perez, Elena
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- e-Hizpide zenbakia:
- 104
Realia edo benetako gauzak eskolan
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko irailak 10
- Bisitak: 876
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Realia" terminoa ez da berria hizkuntzen irakaskuntzan. Definizioak guztiz bat ez badatoz ere, eskoletan "benetako" objektuen erabilerarako proposamen interesgarririk badago, besteak beste, izan dezaketen informazio multimodalari erreparatuta.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
1238 - La mediación en el nivel C2: ¿Cómo diseñar tareas de aula adecuadas y motivadoras? / Bitartekotza C2 mailan: nola diseinatu jarduera egoki eta motibagarriak? (bideo-laburpena)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko irailak 10
- Bisitak: 1138
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"La mediación en el nivel C2: ¿Cómo diseñar tareas de aula adecuadas y motivadoras?/ Bitartekotza C2 mailan: nola diseinatu jarduera egoki eta motibagarriak?" ikastaroa eman du Carmen Ramosek 2024ko uztailaren 22tik 24ra.
Bitartekotza-jarduerak egiaztatze-azterketetan txertatu izanak irakasleek ikasgelan komunikazio-modu hori landu beharra ekarri du. C2 mailak baditu bitartekotzaren praktikarako lagungarri gerta daitezkeen berariazko ezaugarri batzuk, baina, beste alde batetik, erronka batzuk ere sortzen dira.
Bideo honetan, ikastaroan landutakoaz aritu zaigu, guztion jakingarri.
1237 - Sortuko dugu Moodle-n ikastaro bat? (Oinarrizko maila) (bideo-laburpena)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko irailak 4
- Bisitak: 1376
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1







