Itzulinguru proiektua: emaitzak

Argitaratua: Tuesday, 17 September 2024, 11:52 AM
Itzulinguru
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Soziolinguistika
  • Bisitak: 191
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 1

2023 eta 2024 artean garatu da Itzulinguru proiektua. Itzultzaile neuronala eta hizkuntza teknologiak erabiltzeko moduak euskararen erabilera nola baldintzatzen duen ikertu dute. Dena den, proiektua ikerketa-ildo orokorrago baten abiapuntu gisa planteatu da, adimen artifizialaren bestelako efektu linguistikoak aurreikusteko aukera ematen duelako eta hizkuntza teknologia berriak garatu eta errotu ahala, erabilerak eta ondorioak monitorizatzeko.

Hiru helburu izan ditu Itzulinguru proiektuak:

    1. Itzultzaile neuronalak, baliatzen den inguruneetan eragiten dituen eraldaketak, erabilerak, ahalmen berriak eta berrikuntzak identifikatzea.
    2. Esku-hartzeen bidez itzultzaile neuronalaren bestelako erabilerak probatu eta ondorioak ateratzea
    3. Euskararen biziberritzearen ikuspegitik, landu beharreko ahalmenak eta irizpideak proposatzea.

Proiektuaren sustatzaileak Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateko Innoklab ikerketa-taldea izan dira. Eduardo Apodaka (UPV/EHU) izan da zuzendaria eta Asier Basurto (Soziolinguistika Klusterra) koordinatzailea. Gidaritza-lanak hainbat erakundek osatutako Garapen-Taldeak egin ditu: Osakidetza, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, AEK, Elhuyar, Hekimen, Innoklab ikerketa taldea (EHU) eta Soziolinguistika Klusterra. Proiektuak hainbat erakunde publikoren finantzazioa jaso du: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza.

Itzulinguru proiektuaren emaitzen txostena eskuragarri dago  (proiektuaren orrialdean ere bai). Emaitzen artean honako hauek jaso dituzte: 

    • itzultzaile neuronalaren aukerak;
    • esku-hartzeen inplementazioan ikasitakoak;
    • ondorio nagusiak;
    • maila espekulatiboan kokatu daitezkeen hainbat aurreikuspen.

Irailaren 11n EHUren Uda ikastaroen baitan emaitza horiek lehen aldiz aurkeztu ondoren, datozen asteetan bide desberdinetatik zabalduko dira txostenean bildutakoak, bai maila akademikoan eta baita dibulgatiboan ere.