Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Nola kudeatu hizkuntzen eskola anitza, inklusiboa eta maila askotarikoa
- Argitalpenak
- Sortua: 2025(e)ko azaroak 26
- Bisitak: 1145
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu honen bidez, hizkuntzen eskola anitza, inklusiboa eta maila askotarikoa ku-deatzeko gida lagungarri bat eskaini nahi dugu, kontuan hartuta ikasleek askotariko hizkuntza-mailak, ibilbideak eta hizkuntza-premiak dituztela. Irakaskuntza homogeneoaren ordez, bereizte pedagogikoan eta plangintza malguan oinarritutako ikuspegia proposatuko dugu. Ondoren, taldeak kudeatzeko eta ikasleen parte-hartzea sustatzeko estrategia pedagogikoak aurkeztuko ditugu, besteak beste, honako hauek: rol bereiziak dituen lan kooperatiboa, ikaskuntza-geltokiak, bitartekotza eta ebaluazio formatiboa. Proposamen didaktikoen eta moldagarrien bidez erakutsiko dugu aniztasunak ez dakarrela lana biderkatzea, baizik eta esperientzia moldagarriak, esanguratsuak eta emozioen ikuspegitik garrantzitsuak diseinatzea. Ikuspegi horrek ikaskuntza kolektiborako aukera bihurtzen du aniztasuna. Horren arabera, hezkuntza benetan inklusiboa komenigarria bezain beharrezkoa da eskolako errealitateari eta gaur egungo gizarte-premiei erantzuteko
- Atala:
- Egilea:
- Torres Ríos, Lola
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Aniztasuna
- e-Hizpide zenbakia:
- 106
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
Motibazioa, ikaskuntzaren ondorio
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko azaroak 25
- Bisitak: 791
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
LdeLengua podcastaren 169. saioan, aukera ederra dago Juan Fernández irakasleak dioena ezagutzeko. Ohikoa da entzutea irakasleei ikasleak ez datozela motibatuta ikastera, baina egoera konplexuagoa da —irakaslearen iritziz—, ikasleek ez baitute zertan etorri motibatuta eskoletara. Adituaren esanetan, erronka da ikasleak motibatzeko dinamikak eta egoerak eragitea ikas-irakas prozesuan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
X fonema (ixa) ahoskera zaindua maileguetan
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko azaroak 19
- Bisitak: 1294
- Iruzkinak: 4
- Gogokoak: 1
Sarrera honen fokua hotsen artikulazioan dago, eta, bereziki, maileguzko hitzen ahoskera zainduan. Helburua da hiztunei hizkuntzaren soinuak kontzienteki hauteman eta ekoizteko baliabideak ematea, ahozkotasun eraginkorra eta jariotasun naturala sustatuz — ikuspegi komunikatibotik, ez zuzentasun hutsetik —. X fonema izango dugu aztergai.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Sarrera-egilea:
- Villoslada Fernández, Iñaki
Zertarako eta zergatik Moodle? (Andoni Tolosa Goikoetxea)
- Bideoteka
- Sortua: 2025(e)ko azaroak 13
- Bisitak: 772
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
- Atala:
- Egilea:
- Tolosa Goikoetxea, Andoni
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Bideoteka:
- Bi hitzetan
Nola irakatsi gramatika
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko azaroak 13
- Bisitak: 934
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Manual de formación para profesores de Ele" irakasleentzako prestakuntza-liburuko zortzigarren kapituluak gramatikaren irakaskuntzari oratzen dio, eta, bertan, José Plácido Campillo eta Juan Manuel Real Espinosaren eskutitk, gramatikaren lanketaren alderdi ezberdinak aletzen dira. Hona kapitulu horren gako nagusienak.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
e-Hizpide aldizkariak
- Argitalpenak
- Sortua: 2025(e)ko azaroak 7
- Bisitak: 27024
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
e-Hizpide aldizkariak
- Atala:
Irakurketa errazari buruzko web-mintegia
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2025(e)ko urriak 30
- Bisitak: 807
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Nerea Aizpurua Iraola adituak Irakurketa Errazari buruzko web-mintegia eskainiko du, HABEk antolatuta. Mintegi honen helburua da Irakurketa Erraza tresna zer den eta zertarako balio duen ezagutzea.
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Aniztasuna
- Jarduera mota:
- web-mintegia
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE
Hizkuntza-irakasleentzako prestakuntza-gida
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko urriak 29
- Bisitak: 981
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Eskuliburu hau ELE —Espainiera Atzerriko Hizkuntza gisa— irakasleentzako prestakuntza-gida praktiko eta erabilerraza da. Hasiberrientzako bidelagun izateaz gain, eskarmentudun irakasleek ere balia dezakete, ikuspegi praktiko batean oinarrituta, ezagutza eguneratzeko eta sakontzeko aukera eskaintzen baitu.
Manual de Formación para profesores de ELE (Jiménez Calderón, F. eta Rufat Sámchez, A.)
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Pedagogia






