Hizkuntza-irakasleentzako prestakuntza-gida

Argitaratua: Wednesday, 29 October 2025, 10:03 AM
Manual de formación par profesores de ELE

Eskuliburu hau ELE —Espainiera Atzerriko Hizkuntza gisa—  irakasleentzako prestakuntza-gida praktiko eta erabilerraza da. Hasiberrientzako bidelagun izateaz gain, eskarmentudun irakasleek ere balia dezakete, ikuspegi praktiko batean oinarrituta, ezagutza eguneratzeko eta sakontzeko aukera eskaintzen baitu. 

Kapitulu bakoitzean trebetasunen eta edukien didaktikari erreferentzia egiten dioten dokumentuak jorratzen dira, eta horien bidez, berrikuspen teorikoa, ikas-irakas prozesuan hainbat faktorek duten eraginari buruzko gogoeta, estrategia metodologikoak zein praktika espezifikoak proposatzen dira.

Landutako gaien artean aurki litezke, besteak beste: trebetasun ezberdinen lanketa, eduki didaktikoen sorkuntza eta aukeraketa, unitate didaktikoak, hiztegiaren eta gramatikaren lanketa, kultura-ikuspegia eta ikasgelaren dimentsio digitala.

Hona liburuaren aurkibidea:

1. Enseñanza comunicativa y aprendizaje de español. Conceptos Básicos.
2. Descripción de niveles de competencia lingüística: Marco común europeo de referencia, ACFL Proficiency Guidelines y Plan curricular del Instituto Cervantes.
3. Currículo, programa y unidad didáctica.
4. Selección y elaboración de materiales didácticos significativos.
5. Destrezas I: Comprensión y expresión orales.
6. Destrezas II: Expresiones y comprensión escritas.
7. Enseñanza del vocabulario.
8. Enseñanza de la gramática.
9. El componente pragmático
10. El componente cultural e intercultural.
11. La dimensión digital del aula de español.
12. La enseñanza de español a niños.
13. El profesor de español como lengua extranjera.

Azken finean, hizkuntzen irakaskuntzan interesa duen edonorentzako moduko eskuliburu praktikoa da eta, espainieraren irakaskuntza oinarri izanik ere, euskara-irakasleek lagungarri izango dituzte jarraibide didaktiko hauek ikas-irakas prozesuak kudeatzean.  

HABE Liburutegian

Erreferentzia bibliografikoa:

Jiménez Calderón, F. eta Rufat Sánchez, A. (2019). Manual de formación para profesores de ELE. SGEL.


Show comments

Beste eduki interesgarriak

Daniel Cassany Donostian

Ikasten laguntzea (Daniel Cassany)

2022/2023 ikasturtea akademikoaren hasiera-ekitaldiko "El arte de dar clase (según un lingüista)" izeneko hitzaldian, Daniel Cassany Comás helduen katalan-irakasleak, bere ustez, irakasle batek kontuan hartu edo jakin behar dituen 7 alderdiren berri eman zuen. Hemen ikus dezakezu hitzaldiaren zati esanguratsu bat, 7. alderdiari buruzkoa: 'Ikasten laguntzea'.