Irakaskuntza komunikatiboari ikuspegi lexikoak aplikatzea

Argitaratua: Friday, 23 March 2018, 1:44 PM
Rufat & Jiménez

Ikuspegi lexikoak dira metodologia-bide berrien adibideetako bat; are: balio handia lortu dute hiztegiari rol nagusia ematen dioten ikuspegiok. Hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntzaren helburua komunikazio-gaitasuna dela aintzat harturik, honako hauek aztertuko dira artikulu honetan: hiztegiaren rola zein den, zer hiztegi irakatsi behar den, eta zeintzuk diren hiztegi hori eraginkortasunez ikasteko faktoreak. Horren ondoren, hiztegiaren ikaskuntza komunikatiboa sustatzeko proposamen bat aurkeztuko dute artikulugileek. Izan ere, euren hitzetan, beharrezkoa da eztabaidatzea nola bateratu ikuspegi lexikoetatik eratorritako planteamenduak, AOIren araberako metodologia eta komunikazio-gaitasuna eskuratzeko asmoa.

https://doi.org/10.54512/HISK7903


Jatorrizko argitalpena:

Rufat A. eta Jiménez Calderón, F. (2017). Aplicaciones de enfoques léxicos a la enseñanza comunicativa. In F. Herrera (ed.), Enseñar léxico en el aula de español. El poder de las palabras. (46-55 or.). Barcelona: Difusión.

Beraien baimenez itzulia, egokitua eta argitaratua

Beste eduki interesgarriak

L de lengua

Lexikoaren lekua hizkuntzen irakaskuntzan

“Lexikoaren lekua hizkuntzen irakaskuntzan”. Horren inguruan ari dira Anna Sánchez Rufat eta Francisco Jiménez Calderón, Extremadurako unibertsitateko irakasleak, L de Lengua-ren 104 podcastean. Euren ustez, ez da azken urteotan ikuspegi aldaketa handirik eman lexikoaren ikas-irakaskuntzan: ardatz izaten jarraitzen du, baina ez da sistematikoki lantzen.