Lexikoaren lekua hizkuntzen irakaskuntzan

Argitaratua: asteazkena, 2016(e)ko maiatzaren 25(e)an, 12:42(e)tan
L de lengua

"Lexikoaren lekua hizkuntzen irakaskuntzan". Horren inguruan ari dira Anna Sánchez Rufat eta Francisco Jiménez Calderón, Extremadurako unibertsitateko irakasleak, L de Lenguaren 104. podcastean. Euren ustez, ez da azken urteotan ikuspegi aldaketa handirik eman lexikoaren ikas-irakaskuntzan: ardatz izaten jarraitzen du, baina ez da sistematikoki lantzen.

Elkarrizketan, zenbait gairen artean, honako gaiak azaltzen dituzte: a) ikasgelan ikuspegi lexikoa nola txertatu beharko litzatekeen (azalpen testuinguruan jarria, behaketa hausnartua, praktika gidatua eta erabilera komunikatiboa); b) berariazko zer estrategia landu behar diren eta zergatik (antzekotasunak eta kidetasunak, adimen-mapak …); eta c) lexikoa aurkezteko garaian, zer irizpide baliatu beharko liratekeen (maiztasuna, erraztasuna, beharra eta erabilgarritasuna). Horretaz gain, hizketagai dituzte podcast honetan lexiko-aniztasunari aurre nola egin, eta hiztegiaren eta corpus lexikoen erabilera.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Susana Martin

H379 – El léxico en la comprensión y la expresión oral en L2 (Lexikoa ulermenean eta ahozko adierazpenean H2n)

Susana Martínek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2014an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El léxico en la comprensión y la expresión oral en L2" izenburupean. Hitzaldiak erakutsi nahi du nola eskuratzen den lexikoa H2n, entzuteko eta hitz egiteko jarduerak egiten direnean, xede izanik ulertzea prozesu hauetako aldeak bi trebetasunetan, oroimenak duen egitekoa horretan, bertakoak ez diren ikasleek izaten dituzten zailtasunak eta arazo horiei irtenbideak bilatzen laguntzeko estrategiak. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
114

H391 -¿Qué hacemos cuando hablamos?”: procesos, factores y estrategias en la interacción oral en L2

Hitzaldiaren xedea da erakustea ahozko interakzioa gauzatzean esku hartzen duten prozesuak eta faktoreak. Helburu bikoitza dugu: batetik, ulertu nahi da bertakoak ez diren ikasleek zer-nolako eragozpenak dituzten trebetasun komunikatibo honekin eta, bestetik, gogoeta egin oztopo horiek gainditzeko lagungarri gerta dakizkiekeen estrategiez.
Rufat & Jiménez

Irakaskuntza komunikatiboari ikuspegi lexikoak aplikatzea

Ikuspegi lexikoak dira metodologia-bide berrien adibideetako bat; are: balio handia lortu dute hiztegiari rol nagusia ematen dioten ikuspegiok. Hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntzaren helburua komunikazio-gaitasuna dela aintzat harturik, honako hauek aztertuko dira artikulu honetan: hiztegiaren rola zein den, zer hiztegi irakatsi behar den, eta zeintzuk diren hiztegi hori eraginkortasunez ikasteko faktoreak. Horren ondoren, hiztegiaren ikaskuntza komunikatiboa sustatzeko proposamen bat aurkeztuko dute artikulugileek. Izan ere, euren hitzetan, beharrezkoa da eztabaidatzea nola bateratu ikuspegi lexikoetatik eratorritako planteamenduak, AOIren araberako metodologia eta komunikazio-gaitasuna eskuratzeko asmoa.