H391 — ¿Qué hacemos cuando hablamos?”: procesos, factores y estrategias en la interacción oral en L2

Argitaratua: Thursday, 3 December 2015, 3:45 PM
114

Susana Martín Leraltak hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2015ean HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, ¿Qué hacemos cuando hablamos?: procesos, factores y estrategias en la interacción oral en L2 izenburupean.

Hitzaldiaren xedea da erakustea ahozko interakzioa gauzatzean esku hartzen duten prozesuak eta faktoreak. Helburu bikoitza dugu: batetik, ulertu nahi da bertakoak ez diren ikasleek zer-nolako eragozpenak dituzten trebetasun komunikatibo honekin, eta, bestetik, gogoeta egin oztopo horiek gainditzeko lagungarri gerta dakiokeen estrategiez.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

*******************************************

Izenburuan adierazitakoari erantzuten hasi aurretik, zenbait galdera egiten ditu hizlariak, esate baterako:  a) zer aldagaik hartzen dute parte ahozko elkarrekintzan? b) zergatik eta zertarako hitz egiten da H2 ikasgai den gelan? c) zertaz hitz egiten da? d) nola hitz egiten da?…

Izua, gehiegi pentsatu beharra, zer esanik ez izatea… Horrelakoak omen dira ikasleen zailtasunak, besteak beste, ezinezkoa zaielako H1en eta H2n berdin jokatu: H1en komunikatu behar dutelako; H2n, berriz, behartuta daudelako. Horrenbestez, ezinezkoa da bizitza errealean baleude bezala aritzea.

LEVELTen ereduan oinarrituta, hitz egiten dugunean zer egiten dugun azaltzera dator Susana Martin, eta, horretarako, prozesuan ematen diren urratsak azaltzen ditu, zailtasunak azaleratzen, eta, bidenabar, ondorio pedagogikoak eskaintzen. Esaterako, kontuan hartzekoa da egiten duen aipamena: "Gramatikarik gabe ezer gutxi komunika daiteke; hiztegirik gabe, ezer ez" (Wilkins, 1972). Ondorioz, zailtasunak bideratzeko honako gidalerro didaktikoak proposatzen ditu:

  • Hiztegi berriaren jabekuntza errazteko ezagutza-markoa eraiki. Testuingururatu.
  • Ezagutza instrumentala irakatsi (zeharka adierazi, deskribatu, azaldu… )
  • Hiztegia berreskuratzeko teknikak erabili (adimen-mapak, sareak…)
  • Ulertzeko eta gogoratzeko estrategiak bultzatu.


Ikasleengan elkarrekintza-gaitasuna areagotzea omen da irakaslearen egitekoa. Horrenbestez, ikasleak gaitu beharko ditu komunikazio-unitate den enuntziatua egoera jakin batean solaskide bati zuzentzen zaion ekintza bezala ulertzen, besteak beste, mintzaidea ere mezuaren parte delako, eta azken hau elkarren artean eraikia.

HABE liburutegian

Beste eduki interesgarriak

107

H379 – El léxico en la comprensión y la expresión oral en L2

Susana Martínek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2014an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El léxico en la comprensión y la expresión oral en L2" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
L de lengua

Lexikoaren lekua hizkuntzen irakaskuntzan

“Lexikoaren lekua hizkuntzen irakaskuntzan”. Horren inguruan ari dira Anna Sánchez Rufat eta Francisco Jiménez Calderón, Extremadurako unibertsitateko irakasleak, L de Lengua-ren 104 podcastean. Euren ustez, ez da azken urteotan ikuspegi aldaketa handirik eman lexikoaren ikas-irakaskuntzan: ardatz izaten jarraitzen du, baina ez da sistematikoki lantzen.