Irakasbil
Prestakuntza-jarduerak
Irakurketa errazari buruzko web-mintegia
- Atala:
- Area of knowledge:
- Jarduera motak:
- web-mintegia
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE

- Atala:
- Area of knowledge:
- Jarduera motak:
- web-mintegia
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE
- Bisitak: 328
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Nerea Aizpurua Iraola adituak Irakurketa Errazari buruzko web-mintegia eskainiko du, HABEk antolatuta.
Mintegi honen helburua da Irakurketa Erraza tresna zer den eta zertarako balio duen ezagutzea.
Irakurketa Erraza irakurtzeko eta ulermen-zailtasunak dituzten pertsonei (herritarren %30ari) zuzentzen zaie. Zailtasun horiek aldi baterakoak (etorkinak, analfabetismo funtzionala, eskola gutxikoak…) edo iraunkorrak (desgaitasun intelektuala, nahasmenak, dislexia…) izan daitezke. Irakurketa Errazari esker, ikasleentzako egokiak eta ulergarriak diren informazio eta ikasketarako materialak sor ditzakegu eta ikaslearekin arlo guztietan modu eraginkorrean komunikatzeko gai izango gara: ikasketarako testuekin, informazio- eta administrazio-testuekin, aisialdirako testuekin… Hala, ikasleek irakurketa informatzeko, ezaguerak bereganatzeko eta gozatzeko tresna bezala erabili ahal izango dute.
Eguna: azaroak 11 (asteartea)
Ordua: 13:00 - 14:30
Online: Teams
Parte hartu nahi izanez gero, bete ezazu formularioa, azaroaren 5a baino lehen.
Oharrak:
- Jarduera doakoa da eta ez da ziurtagiririk emango.
- Web-mintegira konektatzeko lotura eta jarraibideak aldez aurretik jasoko dituzu.
Nerea Aizpurua Iraola
Hamar urte daramatza Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Errazaren proiektuan lanean; irakurketa dinamizatzen, arlo guztietako testuak eta informazio irisgarria sortzen eta egokitzen eta honi buruzko ikastaroak zein aholkularitza ematen mota guztietako profesionalei.
Hezkuntzaren arloan hainbat mailatan eta ikasketa-motatan lan egin eta espezializatzen joan da. Besteak beste, Prest Garan, UEUn eta Nafarroako Irakasle Laguntza Zentroetan ikastaroak ematen ditu eta Euskal Herriko hainbat zentrotan aholkularitza iraunkorreko lankidetzan dihardu.
Azaleko irudia: Capucine, Pixabay
