Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Irakasbil, HABEren atari berria
- Argitalpenak
- Created: 30 June 2016
- Visits: 3402
- Comments: 1
- Favorites: 1
2015eko abenduaren 3an plazaratu zen Irakasbil, irakasleei zuzenduriko HABEren atari berriaren beta bertsioa, behin-behinekoa alegia. Hilabete batzuetako ibilbidearen ondoren, 2016ko apirilean aurkeztu zen euskaltegiko ordezkarien aurrean; halaber, interesa adierazi duten bestelako eremuetako pertsonekin ere egin dira aurkezpenak. Aurkezpen horietan guztietan azaldutakoaren laburpen osatu bat jasoko da artikulu honetan.
Atariaren kokapen historikotik abiatuko gara, nondik gatozen alegia. Ikuspegia zabaltzeko, non gauden eta norantz goazen landuko da gero. Zer burutu nahiko genukeen azalduko da hurrengo atalean; bestela esanda, helburua, oinarriak eta ezaugarri nagusiak azalduko dira. Bukatzeko, e-Hizpide argitalpen berriaren nondik norakoak aurkeztuko dira eta Twitterren Irakasbilek duen presentziaren berri emango da.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Teknologia
- e-Hizpide zenbakia:
- 88
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Geure iturrietatik
Bases para el nuevo paradigma formativo de la Era Internet (Marquès, P.)
- Didakteka
- Created: 7 April 2016
- Visits: 2937
- Comments: 0
- Favorites: 0
Internetek sortarazi duen kulturak hezkuntza-paradigma berria eskatzen duela dio Pere Marquèsek "Bases para el nuevo paradigma formativo de la Era Internet" aurkezpenean, besteak beste, aldaketak ekarri dituelako bai helburu-mailan, bai baliabideetan, bai ikasleengan, azken hauek gero eta gaitasun digital garatuagoa dutelako, eta ondorioz, gero eta autonomoago bilakatzen ari direlako euren ikasprozesuetan.
- Atala:
- Egilea:
- Marquès, Pere
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
La corrección de los escritos: del rojo a la nube. Daniel Cassany
- Didakteka
- Created: 31 March 2016
- Visits: 2430
- Comments: 0
- Favorites: 3
Zuzenketak egitea lehen bezain garrantzitsua da; egun gehiago idazten delako eta testu onak ibilbide luzeagoa duelako. Horixe da, hain zuzen, Daniel Cassanyk “La corrección de los escritos: del rojo a la nube” artikuluan aditzera ematen duena.
- Atala:
- Egilea:
- Cassany Comas, Daniel
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Idazmena
LESSON STUDY. Isolamendutik lankidetzara, curriculuma berreginez
- Didakteka
- Created: 17 February 2016
- Visits: 1253
- Comments: 0
- Favorites: 2
LESSON STUDY lankidetza-estrategia honen bidez, proposamen zehatza egiten da irakaskideen artean, praktikaren garapenean,historikoki bizi izan den isolamendu-etena apurtzeko, bai diagnosia, diseinua eta egituraketa bideratzean, bai praktika gauzatzean, bai ebaluazioa burutzean. Helburu garbia du: irakasleen artean curriculuma esperimentatzea eta pentsaera pedagogikoa garatzea, proposamen didaktikoetan errotuta dauden usteak, balioak eta ohiturak harrotuz eta zalantzan jarriz. Ekintza-ikerketan oinarritutako lan-metodoa hau, bada mende bat baino gehiago Japonen erabilia dela, aukera aparta bilaka daiteke irakasleen kultura pedagogikoa eraldatzen laguntzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
Atzeraelikadura-estrategiak
- Didakteka
- Created: 1 December 2015
- Visits: 1730
- Comments: 0
- Favorites: 0
Bartzelonan, Encuentros prácticos de profesores de ELE jardunaldien baitan, Alicia Clavelek bideratuko duen "Estrategias de intervención docente en la interacción oral” tailerra aitzakia harturik, ELE de Lengua-k egin berri dion elkarrizketa duzu sarrera honetan. Bi aldagai nagusiki azpimarratzen ditu irakasle eta ikasleen arteko komunikazio-prozesuetan: a) irakaslearen ikuspegi metodologikoa, eta b) ikasgelan eskaintzen duen informazio-mota eta bolumena. Eta, azken batean, galdera nagusi bat, nola prozesatzen den ongien informazio linguistikoa.
Ildo horri jarraituaz datoz hurrengo galderak: eraginkorra al da bat ahozko ekoizpenak zuzentzean edota atzeraelikadura eskaintzean? Nolako atzeraelikadura-estrategiak erabiltzen ditu? Argi al ditu helburuak eta bere parte hartzearen nola, nolakoa eta noizkoa? Horretarako, irakasleak ahalbidetzen duen elkarrreraginaren kudeaketa egiteko bi teknika nagusi proposatzen ditu: autobehaketa eta praktika erreflexiboa. Eta gaineratzen du, introspekzioan oinarrituta iritsiko dela irakaslea kontziente izatera erabiltzen duen atzeraelikadura-motaz eta ikas-irakas prozesuetan duen eraginaz.
Eta azkenik, irakurgai bat proposatzen dio eremu hau lerratu nahi duenari: Olga Esteveren "Nuevas perspectivas en la formación de profesorado de lenguas: hacia el «aprendizaje reflexivo» o«aprender a través de la práctica» artikulua.
- Atala:
- Egilea:
- Clavel, Alicia
Katebegiz katebegi. Katea osatuaz ote doa?
- Didakteka
- Created: 21 October 2015
- Visits: 969
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ziklo aldaketa aipatzetik euskaltegien heriotza igartzera. Euskararen egoera dela-eta, uztartutako hiru ekarpen azaldu dira komunikabideetan azken egunotan. Egileak, Mikel Irizar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaria, Andu Lertxundi, idazlea, eta Leire Narbaiza, euskara-irakaslea.
- Atala:
- Egilea:
- Lertxundi, Anjel
- Irizar, Mikel
- Narbaiza, Leire
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
Irakasleen gaitasun digitalaren erreferentzia markoa
- Foroak
- Created: 5 October 2015
- Visits: 845
- Comments: 0
- Favorites: 0
IKTen erabilera orokortu eta areagotu egin da gizartean, eta zenbait aldaketa ekarri ditu hainbat eta hainbat jarduera bideratzeko orduan. Ibilbide horretan, Hezkuntza eta Prestakuntza ez dira salbuespen izan.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Area of knowledge:
- Teknologia
Nola landu motibazioa?
- Didakteka
- Created: 5 October 2015
- Visits: 1567
- Comments: 2
- Favorites: 0
Nola mantendu ilusioa? Zer da motibazioa? Ba al da inguruko pertsonak motibatzeko modurik? Horrelako galdera erretorikoen bidez hasten du Nerea REDONDOk "Norberaren esku dago ilusioz bizitzea" artikulua, HIK HASI aldizkarian.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- Area of knowledge:
- Psikologia







