Irakasbil, HABEren atari berria

Argitaratua: Thursday, 30 June 2016, 2:10 PM
Iñaki Murua eta Luis Mari Txabarri

2015eko abenduaren 3an plazaratu zen Irakasbil, irakasleei zuzenduriko HABEren atari berriaren beta bertsioa, behin-behinekoa alegia. Hilabete batzuetako ibilbidearen ondoren, 2016ko apirilean aurkeztu zen euskaltegiko ordezkarien aurrean; halaber, interesa adierazi duten bestelako eremuetako pertsonekin ere egin dira aurkezpenak. Aurkezpen horietan guztietan azaldutakoaren laburpen osatu bat jasoko da artikulu honetan.

Atariaren kokapen historikotik abiatuko gara, nondik gatozen alegia. Ikuspegia zabaltzeko, non gauden eta norantz goazen landuko da gero. Zer burutu nahiko genukeen azalduko da hurrengo atalean; bestela esanda, helburua, oinarriak eta ezaugarri nagusiak azalduko dira. Bukatzeko, e-Hizpide argitalpen berriaren nondik norakoak aurkeztuko dira eta Twitterren Irakasbilek duen presentziaren berri emango da.

https://doi.org/10.54512/FMRB8430


Show comments
  • 2019anIñaki Murua - Wed, 28 Sep 2016, 1:39 PM
    Ohar bat: Irakasbil webgunean, aipatutako beta izaerari jarraikiz, erlaitzetan (nagusietan zein bigarren mailakoetan) aldaketak egin dira artikulua idatzi ondoren. Hala ere, artikuluak bere horretan dirau arlo horri dagokionez.