Didakteka
Nola landu motibazioa?
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1128
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 0
Nola mantendu ilusioa? Zer da motibazioa? Ba al da inguruko pertsonak motibatzeko modurik? Horrelako galdera erretorikoen bidez hasten du Nerea REDONDOk Norberaren esku dago ilusioz bizitzea artikulua.
Hainbat ikerketaren arabera, hiru arrazoi nagusi omen ditu pertsonak gauzak egiteko: zigorra, saria eta automotibazioa. Eta, aditu honen ustez, hirugarrena da baliagarriena, eraginkorrena, pertsona gehien asetuko duena.
Ondoren, jakintza- eta proaktibitate-maila jokoan jartzen dituen teoria aipatzen du, adierazle horien arabera pertsonak lau multzotan kokatzen dituena (ikus irudia). Pertsona (auto)motibatzeko garaian, oso kontuan hartzekoa omen da zer multzotan dagoen konturatzea, erabili beharreko estrategiak modu batekoak edo bestekoak izango baitira.
Aurrerago, gako diren zenbait adierazle azpimarratzen ditu aditu honek: lanerako jarrera, talde-lana eta komunikazioa, proaktibitatea eta planifikazioa; besteak beste, oso garrantzitsua baita, motibaturik egoteko, nora doan bat jakitea.
Eta, azkenik, motibazioa lantzeko baliagarri diren tresnak eskaintzen ditu: a) hizkuntza; b) jarrera sortzailea; c) besteen ideiak edo iritziak onartu eta balioestea; d) norberak bere buruari eta besteei galdera interesgarriak egitea; e) inguruko ohiturak zalantzan jartzea; f) ekarpen guztiak kontuan hartzea; g) isiltasun edo bakardade-uneak aprobetxatzea; eta h) gauzak norberaren plazerarengatik egitea.
Redondo, N. (2015): Norberaren esku dago ilusioz bizitzea. Hik Hasi aldizkaria, 200, 8-11.