Didakteka
LESSON STUDY. Isolamendutik lankidetzara, curriculuma berreginez
Azken urteotan, nazioarteko arreta bereganatua du ikas-irakas prozesuak hobetzeko Lesson Study (LS) izeneko estrategiak; besteak beste, ikasleen ikasprozesuen hobekuntza ez ezik, irakasleena ere bere gain hartzen duelako.
LSren sustraiak Pestalozzi eta Deweyren proposamenetan aurki badaitezke ere, hezkuntza-jardueraren gaineko hausnarketa eta hobekuntza helburu duten gaur egungo prozesuekiko alternatiba bilakatu da LS estrategia hau. Izan ere, behaketa zuzena da oinarrizko elementua, aldaketa metodologikoa sustatzeko eta, horrekin bat, ikasleen ikasprozesua hobetzeko.
Funtsean, bi ezaugarri ditu LS proposamenak: irakasle orori ikasgeletako ateak zabaltzea eta berorien artean irakasprozesuen hobekuntza-kultura partekatzea, non behatzea eta behatua izatea prozesu natural bilakatzen den ikastetxeetako bizitzan. Horretarako, bildu egiten dira irakasleak curriculuma aztertu eta ikasleen beharretara egokitzeko, eta ibilbide horretan proposamen didaktikoa diseinatzen dute, garatzen eta egiaztatzen; baita kritika egin eta hobekuntza bideratzen ere. Ondorioz, bi emaitza nagusitzen dira: a) hainbat ikasgai hausnartu eta esperimentatzen dira, eta b) ikastetxearen lan-giroan eragin zuzena duen lankidetza-kultura sendotzen da.
Suma daitekeenez,
ekintza-ikerketa prozesua da: aldaketarako ekintza eta ulerkuntzarako ikerketa.
Ikasgaia programatzen eta aplikatzen dutenen arteko etena gailendu egiten du Lsak;
besteak beste, partaide diren subjektuei protagonismo osoa aitortzen dielako. Era
horretara azaleratzen dira LS
proposamenaren indarguneak: ikuspegi praktikoa du oinarri, aldaketa eta
hobekuntzarako konpromisoa, izaera kooperatiboa eta solidarioa, eta hausnarketa
eta ikerketarekiko zorroztasuna.
"Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado” aldizkariak leku egin dio gai honi 2015eko abenduko monografian, "Lesson Study, Investigación acción cooperativa para formar docentes y recrear el curriculum” izenburupean, eta zazpi artikulutan egitaratu du:
- Lessons Studies: Un viaje de ida y vuelta
recreando el aprendizaje comprensivo
- Lesson y learning Study y la idea del
docente como investigador
- Learning Study. Del estudio de la enseñanza
al estudio del aprendizaje. El movimiento de Learning Study en Suecia
- El desarrollo de Lesson Study en Inglaterra
en el siglo XXI 2000-2015 y el potencial de una Red Europea
- Lesson Studies: re-pensar y re-crear el
conocimiento práctico en cooperación
- "Siete itinerarios singulares y convergentes
de formación en relación a las Lessons Studies. Las dimensiones del
conocimiento práctico como ejes de análisis y posibilidades para la
transformación de la práctica educativa”
- "Las Lesson Study en Andalucía: un modelo de
formación permanente”