Irakasleen gaitasun digitalaren erreferentzia markoa

Argitaratua: Monday, 5 October 2015, 12:02 PM
Gaitasun digitala

IKTen erabilera orokortu eta areagotu egin da gizartean, eta zenbait aldaketa ekarri ditu hainbat eta hainbat jarduera bideratzeko orduan. Ibilbide horretan Hezkuntza eta Prestakuntza ez dira salbuespen izan. Egoera horri erantzunez, "Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado” erakundeak "Marco Común de Competencia Digital Docente” proposamena garatu du. Horretarako, 21 azpigaitasunen deskripzioz baliatu da, 3 mailatan eta 5 gaitasun-alorretan antolaturik: informazioa, komunikazioa, edukien sorkuntza, segurtasuna eta arazoen ebazpena.

Gai honen inguruan aritu zen Maite Goñi irakaslea, Bilbon izandako Moodle Moot Euskadi 2015 topaketan.