Irakasbil
Didakteka
Atzeraelikadura-estrategiak
- Atala:
- Egileak:

- Atala:
- Egileak:
- Bisitak: 1638
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bartzelonan, Encuentros prácticos de profesores de ELE jardunaldien baitan, Alicia Clavel-ek bideratuko duen "Estrategias de intervención docente en la interacción oral” tailerra aitzakia harturik, ELE de Lengua-k egin berri dion elkarrizketa duzu sarrera honetan. Bi aldagai nagusiki azpimarratzen ditu irakasle eta ikasleen arteko komunikazio-prozesuetan: a) irakaslearen ikuspegi metodologikoa, eta b) ikasgelan eskaintzen duen informazio-mota eta bolumena. Eta, azken batean, galdera nagusi bat, nola prozesatzen den ongien informazio linguistikoa.
Ildo horri jarraituaz datoz hurrengo galderak: eraginkorra al da bat ahozko ekoizpenak zuzentzean edota atzeraelikadura eskaintzean? Nolako atzeraelikadura-estrategiak erabiltzen ditu? Argi al ditu helburuak eta bere parte hartzearen nola, nolakoa eta noizkoa? Horretarako, irakasleak ahalbidetzen duen elkarreraginaren kudeaketa egiteko bi teknika nagusi proposatzen ditu: autobehaketa eta praktika erreflexiboa. Eta gaineratzen du, introspekzioan oinarrituta iritsiko dela irakaslea kontziente izatera erabiltzen duen atzeraelikadura-motaz eta ikas-irakas prozesuetan duen eraginaz.
Eta azkenik, irakurgai bat proposatzen dio eremu hau lerratu nahi duenari: Olga Esteveren "Nuevas perspectivas en la formación de profesorado de lenguas: hacia el «aprendizaje reflexivo» o«aprender a través de la práctica» artikulua.
