Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
"I Jornada de Escuelas Amigas"
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 26 May 2022
- Visits: 1406
- Comments: 0
- Favorites: 1
Maiatzaren 6an eta 7an "I Jornadas de Escuelas Amigas" jardunaldiak izan ziren Iruñean, bertako Hizkuntza Eskola Ofizialak antolaturik. Jardunaldietako hainbat eduki Sarean jarri dituzte; halaber, proiektu orokorraren baitan egindako zenbait hitzaldi ere You Tuben daude. Hizkuntza Eskolen ikuspegitik egina izan arren, gure esparrurako interesgarriak izan daitezke.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Post
- Jardueraren antolatzailea:
- Beste
"Duela" eta "orain dela", esapide fosilduak ote?
- Didakteka
- Created: 18 May 2022
- Visits: 1998
- Comments: 5
- Favorites: 1
"Duela" eta "orain dela" gisako denborazko esapideak uste genuena baino askeagoak direla argitzea da sarrera honen helburua.
- Atala:
- Egilea:
- Agirre Aranburu, Hasier
- Dokumentu-mota:
- Post
- Area of knowledge:
- Lenguage
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
"Euskararen Gramatika" liburukiak (Euskaltzaindia)
- Didakteka
- Created: 17 May 2022
- Visits: 2004
- Comments: 0
- Favorites: 1
XXI. mendeko "Euskararen Gramatika"-ren bi liburukiak argitara eman zituen iaz Euskaltzaindiak. Duela gutxi eman du gaiaz hitzaldi bat Miren Azkaratek. Teoria hutsa baino gehiago, gramatika deskriptiboa da irakurleak liburukiotan aurkituko duena, eta erabat irekirik dago ekarpenak eta hobekuntzak egitera. Oraindik ez daude sarean, baina jartzeko asmoa dago.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Review
- Area of knowledge:
- Lenguage
- Author of the introduction:
- Maya Urroz, Ainara
"Nicky Hockly's 50 Essentials for Using Learning Technologies" liburua (Hockly, N.)
- Didakteka
- Created: 20 April 2022
- Visits: 1613
- Comments: 0
- Favorites: 1
"Nicky Hockly’s 50 Essentials for Using Learning Technologies" liburua plazaratu berri du Cambridge University Press-ek; “Cambridge Handbooks for Language Teachers” bildumaren barruan dago. Ingelesa eta beste hizkuntza batzuk irakasteko ideia praktikoak, teknikak eta jarduerak eskaintzea da bilduma honetako eskuliburuen xedea.
Eskarmentu handia du Nicky Hockly-k hizkuntzen irakaskuntzan, oro har, eta teknologien erabileran bereziki.
Poltsiko-liburua da, laburra: 6 ataletan bildutako bi orrialdeko 50 testu dira guztira. Horrez gain, glosategia, hitzen araberako aurkibidea eta erreferentzia bibliografikoak ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Post
- Review
- Area of knowledge:
- Teknologia
"Pedagogical Translanguaging" liburua (Cenoz, J. eta Gorter, D.)
- Didakteka
- Created: 6 April 2022
- Visits: 2346
- Comments: 2
- Favorites: 1
"Pedagogical Translanguaging" liburua plazaratu zuen 2021eko abenduan Cambridge University Press argitaldariak. Eleaniztunek beren hizkuntzak komunikazio-sistema integratu gisa erabiltzeko prozesuari deritzo "translanguaging". "Translanguaging pedagogikoa"k dituen onurez eta arriskuez mintzo zaizkigu liburuan; besteak beste, gurea bezalako hizkuntza gutxitu bat ikasteko orduan eleaniztasun horrek izan ditzakeen eragin positiboak aipatzen dira. Argitalpena ingelesez badago ere, EHUko bi irakasle dira egileak: Jasone Cenoz eta Durk Gorter. Azken urteotan euskal esparruan translanguagingaren inguruan egindako ikerketak aipatzen dituzte, besteak beste.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Review
- Areas of knowledge:
- Lenguage
- Pedagogia
- Author of the introduction:
- Maya Urroz, Ainara
INGURA proiektuaren aurkezpena
- Didakteka
- Created: 31 March 2022
- Visits: 2249
- Comments: 0
- Favorites: 1
Euskara online ikasteko INGURA ingurune digitala sortzeko zereginetan ari da HABEren Metodologia eta Edukien Arloko lantaldea. Dagoneko lehen urratsak eman ditu; horien berri emateko, aurkezpen-saio bat antolatu zen Bilbon martxoaren 24an euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroko ordezkarientzat. Sarrera honetan, egitasmoaren zertzelada nagusiak eta aurkezpen-saioan emandako azalpenak.
- Atala:
- Egilea:
- HABE
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Ingura
Irakasbilen parte-hartze aktiboagoa izateko
- Didakteka
- Created: 28 March 2022
- Visits: 2630
- Comments: 0
- Favorites: 1
Zer egin behar duzu Irakasbil webgunean erabiltzaile gisa aritzeko eta parte-hartze aktiboagoa izateko? Grafiko eta irudi bidez azaltzen saiatuko gara sarrera honetan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
"Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024"
- Didakteka
- Created: 22 March 2022
- Visits: 1658
- Comments: 0
- Favorites: 1
“Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024" dokumentua aurkeztu zuten otsailaren 21ean Hizkuntza Politikarako Sailburuorde den Miren Dobaranek eta Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde atal-Bereziko buru Maite Goñik. Hizkuntza-plangintzan edota normalizazioan lanean ari direnak izan ziren aurkepenaren hartzaile nagusiak; hala ere, geure esparruko baliagarriak izan daitezkeen hainbat kontu aipatu ziren, dokumentuan bertan bezalaxe.
- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Post
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Lenguage







