Didakteka
"Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024"
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Bisitak: 861
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
“Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024" dokumentua aurkeztu zuten otsailaren 21ean Hizkuntza Politikarako Sailburuorde den Miren Dobaranek eta Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde atal-Bereziko buru Maite Goñik. Hizkuntza-plangintzan edota normalizazioan lanean ari direnak izan ziren aurkepenaren hartzaile nagusiak; hala ere, geure esparruko baliagarriak izan daitezkeen hainbat kontu aipatu ziren, dokumentuan bertan bezalaxe.
Txostena bera 2021eko maiatzaren 21ean plazaratu zen. Euskararen
Aholku Batzordeko Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde atal-Bereziak egindako txostena da; lau lan-lerro estrategiko, 10 gomendio eta 24 ekintza-proposamen biltzen ditu. Hanbat adituren, erakunderen eta elkarteren lankidetzatik eta hausnarketatik
sortutako dokumentua da.
Honako hauek dira, labur-labur, lerro estrategikoak eta gomendioak
1. Euskarazko eduki digitalak sustatzea:
a. Aisialdirako ikus-entzunezkoen alorra sustatzea, bereziki gazteei begira.
b. Arlo akademikorako eduki digitalak sustatzea, ikus-entzunezkoak barne eta bereziko gazteei begira.
c. Euskarazko hedabide digitalak sustatzea.
2. Euskarazko tresna, aplikazio eta baliabide digitalak sustatzea:
a. Euskarazko hizkuntza-teknologien garapena sustatzea.
b. Mugikorrerako euskarazko aplikazioak sustatzea.
c. Erabilera handiko plataformetan euskararen presentzia bermatzea.
3. Euskarari eta euskarazko baliabideei ikusgarritasuna ematea, erabilera areagotzeko:
a. Informazio eta Komunikazio Teknologiek, IKTek, euskaraz egitea
b. Euskarazko tresna eta baliabide digitalen zabalkundea bermatzea.
4. Zaintza teknologikoa ziurtatzea:
a. Euskararen zaintza teknologikorako egitura sustatzea
b. Euskararen kontsumoari buruzko datuak lortzea eta ikerketa sustatzea, polita eraginkorrak egin ahal izateko.
2022ko otsailaren 21eko aurkezpenaren bideoa
Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024 dokumentua