Prestakuntza-jarduerak

"I Jornada de Escuelas Amigas"

Argitaratua: Thursday, 26 May 2022, 9:48 AM
Escuelas Amigas
"I Jornadas de Escuelas Amigas" jardunaldiak

Maiatzaren 6an eta 7an "I Jornadas de Escuelas Amigas" jardunaldiak izan ziren Iruñean, bertako Hizkuntza Eskola Ofizialak antolaturik. Jardunaldietako hainbat eduki Sarean jarri dituzte. Twitterren #IJornadasEscuelasAmigas traol-hitza erabili zen eta horri jarraikiz ere badago informazioa lortzerik (#IJornadaEscuelasAmigas ere baliatu da).

I Jornadas Escuelas Amigas

Adibide batzuk ematearren:

Zer da "Escuelas Amigas" proiektua?

2019ko azaroan Iruñako Hizkuntza Eskola Ofizialaren ekimenez sortutako proiektua da; Eskola Ofizialetako irakasleen arteko lankidetza sustatzea du xede. Izan ere, Estatu osoko Hizkuntza Eskola Ofizialen arteko irakaskuntza partekatua eta lankidetza irakasle zein ikasleentzat onuragarriak direla uste dute. Hala, berdinen arteko ikaskuntza- eta prestakuntza-plana bi mailatan eratu dute, ikasleen artekoa eta irakasleen artekoa.

Proiektu orokorraren baitan egindako zenbait hitzaldi ere You Tuben daude, Proyectando Escuelas Amigas kanalean.