Irakasbil
Bideoteka
Bideoteka
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
1196 - Evaluar para aprender. La innovación pendiente (bideo-laburpena)
- Bideoteka
- Sortua: 2021(e)ko uztailak 21
- Bisitak: 1675
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje" udako ikastaroa (Diaz Maggioli)
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko martxoak 3
- Bisitak: 3188
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
15 hitzaldik osatzen dute “Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje" 2016ko uda ikastaroa, eman zituen gaztelaniaz 2016an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, HABEk eta EHUk lankidetzan eratua, eta Gabriel Díaz Maggioli, Uruguaiko Hizkuntz Politiketako koordinatzaile orokorrak eskainia.
"El profesor de segundas lenguas/ IX: Competencia metodologica para la enseñanza y el aprendizaje - Analisis de las principales tendencias metodologicas , enfoques y métodos contemporáneos" ikastaroa eratu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak eta HABEk. Donostiako XXXV. Uda Ikastaroen baitan, 2016ko uztailaren 4tik 8ra bitartean.
H353 - Ahozko elkarreragina lantzeko hiru aldien eredua eta ariketen tipologia bat
- Bideoteka
- Sortua: 2013(e)ko uztailak 11
- Bisitak: 2264
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
H362 - El entorno Google: de la identidad digital al cloud computing
- Didakteka
- Sortua: 2013(e)ko uztailak 26
- Bisitak: 1687
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Francisco Herrerak hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "El entorno Google: de la identidad digital al cloud computing" izenburupean. El profesor de segundas lenguas/ VI. Competencias dirigidas para la enseñanza y el aprendizaje - (I) Profesores digitales ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXXII. Udako Ikastaroen baitan, 2013ko uztailaren 10etik 12ra.
Posta elektronikoa izan da gure lehen identitate-giltza digitala; orain dela gutxira arte horretara mugatzen zen, posta-elektroniko kontua, norberak sarean egin zezakeena, blog bat edo iruzkin batzuk. Nortasun digitalaren lehen urrats horietatik abiatuta, Googlek, Interneteko erraldoiak, bere lan-ekosistema zabaldu du, edizio-lanabesak, komunikazio tresnak edota informazio kudeaketa integratuz bere eskaintzan.
Saio honetan Googleren sistemaz jardungo dugu, beste adibide batzuekin batera, zeinak ikasgelaren kudeaketarako espazio gisa aurkeztuko ditugun.
H223 - 2008/2009 ikasturtearen hasiera-ekitaldi akademikoa: Hizkuntzen biziraupena.
- Bideoteka
- Sortua: 2008(e)ko irailak 21
- Bisitak: 1573
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2008/2009 ikasturteari ongietorria egiteko eta matrikulazio-kanpaina sustatze aldera, helduen euskalduntze eta alfabetatzean lanean ari ziren lagunei zuzendutako ekitaldi akademikoa eratu zuen HABEk Donostian (Donostiako Miramar Jauregian, 2008ko irailaren 12an), eta ikasturtearen irekiera-ekitaldian David Crystal hizkuntzalari ezaguna aritu zen hizlari, "Keeping languages alive - Hizkuntzen biziraupena - Conservar vivas las lenguas" izenburupean. Hizkuntzen Nazioarteko Egunean, gogoeta sakona egin nahi izanzen hausnartzeko zer egin behar den hizkuntza bat bizirik eta osasuntsu mantentzeko, hizkuntza gutxituek beren estatusa gorde edo hobetzeko, zailtasunak dituzten mundu honetan.
Beheko bideoan, hitzaldi osoa duzue entzungai ingelesez, eta euskarara itzulita.
H372 - Comunicación real y aprendizaje significativo (Egiazko komunikazioa eta ikaskuntza esanguratsua)
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 1864
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2014an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Comunicación real y aprendizaje significativo" izenburupean.
Ikaskuntza esanguratsua David Ausubel aditu iparramerikarrak sortutako ikaskuntza-teoria bat da, psikologia konstruktibistaren baitan. Ikaskuntza-mota honetan, ikasleak informazio berria lotzen du jadanik ezaguna duenarekin, doituz eta berreraikiz informazio biak prozesu honetan.
Ikaskuntza esanguratsuak, kontzeptu berriak etenik gabe bereganatzearen aldetik, ezagutza esperientzia bidez lantzea du euskarririk hoberena, teoria buruz ikastea baino. Hizkuntzen ikaskuntzan, beraz, oso garrantzizkoa da egiazko komunikazio-egoeretan lantzea jarduera esanguratsuak, praktika gogoetatsua sustatuz horrela.
Hitzaldi honetan, ikaskuntza esanguratsua lotuko dugu jarduera eta ataza esanguratsuak sortzeko beharrarekin bigarren hizkuntzen ikasgela digitalean.
H371 - PLE eta PLN: ikasteko eremu eta sare pertsonalak sortzea eta kudeatzea
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 2587
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "PLE y PLN: creación y gestión de espacios y redes personales de aprendizaje" izenburupean.
Norberaren Ikas Alorra (NIA) kontzeptua (edo PLE, ingelesezko akronimoa) 2004tik eztabaidatzen da prestakuntza-testuinguru askotan, baita hezkuntza- eta prestakuntza-programetan txertatu ere. Zalantzarik gabe, oso gai eztabaidatua izan da, eta, ondorioz, hausnartu ahal izan da nola ikasi eta irakasten den sarean, sarearentzat eta sarearen bidez; ikaslearen egitekoaz, ikasprozesuaren ardatz moduan; ikaskuntza ez-formalaren garrantziaz; eta ikaskuntzaren kudeaketaz eta hausnarketaz, funtsezko osagai gisa.
Saio honetan landuko ditugu PLE-en egitura eta osagaiak irakasleen prestakuntzan eta ikaskuntzan, hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan gaitasun digitalak duen garapenaren ikuspegitik.
H369 - Aprender a aprender: el aprendizaje autónomo y colaborativo (Ikasten ikasi: ikaskuntza autonomoa eta elkarlanean ikastea)
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 2479
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Aprender a aprender: el aprendizaje autónomo y colaborativo" izenburupean.
Hezkuntzaren helbururik nagusietariko bat da ikaskuntza autonomoa eta ikasteko estrategiak garatzea, gure ikasleek hobeto ikas dezaten bizitza osoan zehar: estrategia metakognitiboak, hausnartzekoak, planifikatzekoak eta nork bere ikasprozesua kudeatzekoak. Ikasleak ikaskuntza autonomo hori gara dezan, egiteko aktiboa eduki behar du bere ikaskuntzan: helburu eta planifikazioan, edukietan, prozesuan eta ebaluazioan.
Gaur, ingurune digitalak baliatuz izandako esperientzia batzuk azalduko ditugu; betiere, elkarlanean egindako ikaskuntzan oinarritutakoak, ikaskuntza autonomoa sustatzekoak eta ikasten ikasteko xedea dutenak: Facebook, Google Drive-en elkarlanean landutako dokumentuak, blogak, Twitter eta Instagram.







