Irakasbil
Bideoteka
H353 - Ahozko elkarreragina lantzeko hiru aldien eredua eta ariketen tipologia bat
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- IFB zenbakia:
- 100
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
- Komunikazio-modua:
- Elkarreragina

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- IFB zenbakia:
- 100
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
- Komunikazio-modua:
- Elkarreragina
- Gakoak:
- Bisitak: 2265
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ane Ortegak hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz Bilbon 2013ko uztailaren 11n HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, Ahozko elkarreragina lantzeko hiru aldien eredua eta ariketa-tipologia izenburupean.
Hitzaldi honetan, berehalako ahozko komunikazioak dituen zailtasunak aztertuko dira; eta zailtasun horiek gainditzeko ikasleak izan beharko lukeen entrenamenduari buruzko hausnarketa egingo da.
Bigarren hizkuntzen ahozkoaren didaktikaren ikuspegitik, Thornbury-ren (2006) hiru aldien eredua aurkeztuko da. Gainera, aldi horietako bakoitzean erabil daitekeen jarduera-tipologiaren proposamen bat egingo da.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.Ahozko adierazpenean eta, bereziki, elkarrekintzan, sortzen diren mezuak berehalakoak dira; eta berehalakotasun horrek sortuko dizkio zailtasunak ikasleari. Alde horretatik, batetik, ikasleak egoera horretan erabili behar dituen hizkuntz baliabideak ezagutu behar ditu; eta, bestetik, prestakuntza-denbora barik eta berrikusterik egin gabe errekuperatu eta martxan jarri beharko ditu baliabide horiek.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk
Nola irakatsi berba egiten?
Gehienek onartzen dute hizkuntza bat jakitea eta hizkuntza horretan berba egiten jakitea ez direla sinonimoak. Badaki italieraz esateak ez du nahitaez esan gura Badaki italieraz berba egiten. Hala ere, alde askotatik, bigarren hizkuntzak edo beste hizkuntza batzuk irakatsi izan dira jakitea eta berba egitea gauza bera balira bezala. Hau da, gramatika ikasten duzu, hiztegi pixka bat ikasten duzu, esaldiak egiten dituzu eta ondo ahoskatzen dituzu, eta, presto!, badakizu berba egiten. Hori ahozko ingelesa ikasteko mila liburutan ikusten da islatuta, liburu horiek funtsean gramatika ahoskatzen ikasteko liburuak besterik ez badira ere.
