Irakasbil
Bideoteka
Bideoteka
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
H362 - El entorno Google: de la identidad digital al cloud computing
- Didakteka
- Sortua: 2013(e)ko uztailak 26
- Bisitak: 1687
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Francisco Herrerak hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "El entorno Google: de la identidad digital al cloud computing" izenburupean. El profesor de segundas lenguas/ VI. Competencias dirigidas para la enseñanza y el aprendizaje - (I) Profesores digitales ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXXII. Udako Ikastaroen baitan, 2013ko uztailaren 10etik 12ra.
Posta elektronikoa izan da gure lehen identitate-giltza digitala; orain dela gutxira arte horretara mugatzen zen, posta-elektroniko kontua, norberak sarean egin zezakeena, blog bat edo iruzkin batzuk. Nortasun digitalaren lehen urrats horietatik abiatuta, Googlek, Interneteko erraldoiak, bere lan-ekosistema zabaldu du, edizio-lanabesak, komunikazio tresnak edota informazio kudeaketa integratuz bere eskaintzan.
Saio honetan Googleren sistemaz jardungo dugu, beste adibide batzuekin batera, zeinak ikasgelaren kudeaketarako espazio gisa aurkeztuko ditugun.
H369 - Aprender a aprender: el aprendizaje autónomo y colaborativo (Ikasten ikasi: ikaskuntza autonomoa eta elkarlanean ikastea)
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 2479
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Aprender a aprender: el aprendizaje autónomo y colaborativo" izenburupean.
Hezkuntzaren helbururik nagusietariko bat da ikaskuntza autonomoa eta ikasteko estrategiak garatzea, gure ikasleek hobeto ikas dezaten bizitza osoan zehar: estrategia metakognitiboak, hausnartzekoak, planifikatzekoak eta nork bere ikasprozesua kudeatzekoak. Ikasleak ikaskuntza autonomo hori gara dezan, egiteko aktiboa eduki behar du bere ikaskuntzan: helburu eta planifikazioan, edukietan, prozesuan eta ebaluazioan.
Gaur, ingurune digitalak baliatuz izandako esperientzia batzuk azalduko ditugu; betiere, elkarlanean egindako ikaskuntzan oinarritutakoak, ikaskuntza autonomoa sustatzekoak eta ikasten ikasteko xedea dutenak: Facebook, Google Drive-en elkarlanean landutako dokumentuak, blogak, Twitter eta Instagram.

