1196 - Evaluar para aprender. La innovación pendiente (bideo-laburpena)

Argitaratua: Wednesday, 21 July 2021, 11:37 AM
Lola Torres

2021eko uztailaren 5, 7 eta 9an Lola Torresek "Evaluar para aprender. La innovación pendiente" ikastaroa eman zuen Zoom bidez, HABEk antolatuta.

Beheko bideoan, ikastaro horretan landutako edukien laburpen mamitsua eskaini digu.

Beste eduki interesgarriak

Lola Torres

1196 - Evaluar para aprender. La innovación pendiente

Ebaluazioa funtsezkoa da ikaskuntza-prozesuan. Zer dakigun eta hobetzeko zer behar dugun erakusteko balio digu. Eta prozesu horretan garrantzizkoa da ikasleari ikasteko aukerak eskaintzea, lorpenetan eta zailtasunetan laguntzeko eta, bereziki, horiek gainditzen laguntzeko. Zer eginkizun du ebaluazioak gure hizkuntza-eskoletan? Gure ikasteko eta irakasteko modua kontuan izanda koherentziaz ebaluatzen al dugu? Ikastaro honetan, ebaluatzeko modu berriak ikasiko ditugu, hizkuntzak ikasteko gure erarekin bat datozenak. Irauli egingo dugu ebaluazioa, egiazki ikas-tresna izan dadin; betiere, arrisku txikiko egoera komunikatiboak sustatuz, non huts egin dezakegun, baina baita akatsari garrantzia kendu eta geure burua hobetu ere. Horregatik, ikaskuntza bideratzeko gure modua eraldatzeko unean, honako galdera hauetatik abiatuko gara: zer? zergatik? noiz? eta nola ebaluatu? *** La evaluación es clave en el proceso de aprendizaje. Nos sirve de medida para mostrar qué sabemos y qué necesitamos para mejorar. Y en este proceso es esencial ofrecer oportunidades al alumno para aprender, acompañar en los logros y en las dificultades y, especialmente, ayudar a superarlas. ¿Qué papel tiene la evaluación en nuestras clases de idiomas? ¿Evaluamos de una manera coherente con la manera en la que aprendemos y enseñamos? En este curso aprenderemos nuevas maneras de evaluar coherentes con nuestra forma de aprender idiomas. Daremos la vuelta a la evaluación para que realmente sea un instrumento para aprender fomentando situaciones comunicativas de bajo riesgo en las que podamos fracasar pero también para relativizar el error y reponernos. Para ello, partiremos de las preguntas ¿qué? ¿por qué? ¿cuándo? y ¿cómo evaluar? que nos ayudarán a la hora de transformar nuestra manera de guiar el aprendizaje.
Ruiz & Lopez & Torres

Ebaluazioa hizkuntzen eskoletan. Egiteke dagoen berrikuntza

Zalantzarik gabe, ebaluazioa da ikas-irakas prozesuetan eragin handiena duen alderdietako bat. Alabaina, eragin handia duen arren, batzuetan irakasle eta ikasleok ez dizkiogu ebaluazioari garrantzi nahikoa eta merezi dituen aukerak ematen. Hori horrela izan daiteke, beharbada, gure sinesmenekin, irakasteko dugun moduarekin, ikasteko dugun erarekin edo, are, gure hizkuntzaren eta komunikazioaren kontzepzioarekin bat datozen tresnak falta zaizkigulako. Edo, beharbada, ebaluazioan pentsatzen dugunean, arreta emaitzetan jartzen dugulako eta ez benetan garrantzitsua den horretan: prozesuan, garapenean; hau da, hazkuntzan eta hazten jarraitzeko motiba-zioan. Gauzak horrela, artikulu honen helburua da guk sinesten dugun ebaluazioaren nondik norakoak azaltzea: ebaluazio humanizatua da, norbanakoaren faktoreak aintzat hartzen dituena eta berritzailea izateko asmoa duena. Beste era batera esanda, gai da testuinguru ezberdinetara eta sortzen diren beharretara egokitzeko. Halaber, ebalua-zio aktibo eta gogoetatsua da, pertsonala. Ebaluazio hori egitean, parte hartzen duten alderdi guztiek jartzen dituzte ezbaian ikas prozesuen baldintzak eta horiek optimizatzeko moduak, betiere ikasleak motibatu egingo dituen feedback edo atzeraeli-kadura begirunetsua eta askotarikoa erabiliz. Azkenik, lankidetzako ebaluazioari helduko diogu; izan ere, gure ustez, ebaluazioa indartsuagoa da soziala bada. Hobeto ikasten dugu gizartean, eta, beraz, askoz hobeto ebaluatuko dugu ebaluazioaren alderdi soziala aintzat hartuta, horretarako, ber-dinen arteko babesa eta batera egindako gogoeta sustatuko duten dinamikak erabiliz. https://doi.org/10.54512/PMWP3182