Prestakuntza-jarduerak

1196 - Evaluar para aprender. La innovación pendiente

Argitaratua: Wednesday, 28 April 2021, 10:03 AM
Lola Torres

Irakaslea

Lola Torres - Campamento Norte

Aurkezpena

Ebaluazioa funtsezkoa da ikaskuntza-prozesuan. Zer dakigun eta hobetzeko zer behar dugun erakusteko balio digu. Eta prozesu horretan garrantzizkoa da ikasleari ikasteko aukerak eskaintzea, lorpenetan eta zailtasunetan laguntzeko eta, bereziki, horiek gainditzen laguntzeko. Zer eginkizun du ebaluazioak gure hizkuntza-eskoletan? Gure ikasteko eta irakasteko modua kontuan izanda koherentziaz ebaluatzen al dugu? 

Ikastaro honetan, ebaluatzeko modu berriak ikasiko ditugu, hizkuntzak ikasteko gure erarekin bat datozenak. Irauli egingo dugu ebaluazioa, egiazki ikas-tresna izan dadin; betiere, arrisku txikiko egoera komunikatiboak sustatuz, non huts egin dezakegun, baina baita akatsari garrantzia kendu eta geure burua hobetu ere. Horregatik, ikaskuntza bideratzeko gure modua eraldatzeko unean, honako galdera hauetatik abiatuko gara: zer? zergatik? noiz? eta nola ebaluatu?


***


La evaluación es clave en el proceso de aprendizaje. Nos sirve de medida para mostrar qué sabemos y qué necesitamos para mejorar. Y en este proceso es esencial ofrecer oportunidades al alumno para aprender, acompañar en los logros y en las dificultades y, especialmente, ayudar a superarlas. ¿Qué papel tiene la evaluación en nuestras clases de idiomas? ¿Evaluamos de una manera coherente con la manera en la que aprendemos y enseñamos?

En este curso aprenderemos nuevas maneras de evaluar coherentes con nuestra forma de aprender idiomas. Daremos la vuelta a la evaluación para que realmente sea un instrumento para aprender fomentando situaciones comunicativas de bajo riesgo en las que podamos fracasar pero también para relativizar el error y reponernos. Para ello, partiremos de las preguntas ¿qué? ¿por qué? ¿cuándo? y ¿cómo evaluar? que nos ayudarán a la hora de transformar nuestra manera de guiar el aprendizaje.

Antolatzailea

HABE

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Online

Datak

2021eko uztailaren 5, 7 eta 9

Ordutegia

Uztailaren 5, 7 eta 9an: 09:00-12:20 (10 ordu)

Proiektu asinkronoak, tutoretza eta jarraipena: 10 ordu

Lekua Moodle + Zoom

Izena ematea

2021eko maiatzaren 5etik maiatzaren 25era bitartean, honako formulario hau betez

Iraupena

20 ordu guztira (10 ordu sinkrono + 10 ordu asinkrono)

Matrikularen prezioa

52,10 €

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa bideratu ahal izateko jarraibideak emango dira.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, ikastaroari dagokion eremuan aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.

Beste eduki interesgarriak

Lola Torres

1196 - Evaluar para aprender. La innovación pendiente (bideo-laburpena)

2021eko uztailaren 5, 7 eta 9an Lola Torresek "Evaluar para aprender. La innovación pendiente" ikastaroa eman zuen Zoom bidez, HABEk antolatuta. Beheko bideoan, ikastaro horretan landutako edukien laburpen mamitsua eskaini digu.