Irakasbil
Albisteak
Albisteak
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Jardun bikoa helduen euskalduntzean: online ikastaroak 2023an
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 1 December 2022
- Bisitak: 1247
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
2023ko urtarriletik maiatzera bitartean elkarren osagarri diren bi ikastaro antolatuko ditu HABEk, egitasmo zabalago baten baitan. Ikastaro hauek online eta era asinkronoan egingo dira, betiere praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Ikastaro bakoitzak 40 orduko iraupena izango du, 20 ordu bi ataletan. Nagusiki jardun biko ereduan ari den edo arituko den irakasleari begirakoak izan arren, bestelako ereduetan ari denarentzat ere guztiz probetxugarriak izan daitezke.
"Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria" eskura
- Argitalpenak
- Sortua: 22 September 2022
- Bisitak: 1535
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
"Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa – Liburu osagarria" (EEMB LO) plazaratu du HABEk. Eguneratu egin da 2001ean argitara emandako "Europako Erreferentzia Marko Bateratua", osatu, baina EEMBak ezarritako marko kontzeptualak indarrean dirau. Liburu osagarri honen berrikuntzen artean, komunikatzeko lau moduen arteko harremana da azpimarratzekoa, hizkuntza-trebetasunen kontzeptua gaindituz: ulermena eta ekoizpena (ahozkoa eta idatzizkoa) eta komunikazioa ahalbidetzeko elkarrekintza eta bitartekotza.
Daniel Cassany Comas, 2022/2023 ikasturteko hasiera-ekitaldian hizlari
- Didakteka
- Sortua: 19 July 2022
- Bisitak: 1830
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Daniel Cassany Comas doktorea izango dugu hizlari 2022ko irailaren 16an Donostian egingo den helduen euskalduntzearen 2022/2023 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Bingen Zupiria Gorostidi Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu jauna izango dugu mahaiburu. Hitzaldiaren izenburua, berriz, “Eskolak ematearen artea (hizkuntzalari baten arabera)”.
"Evaluación y evaluaciones". GIELE taldearen IV. Jardunaldiak
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 30 June 2022
- Bisitak: 1013
- Iruzkinak: 3
- Gogokoak: 1
2022ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango dira Madrilen GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen IV. Jardunaldiak: "Evaluación y evaluaciones". Izen-ematea, irailaren 1ean hasiko da.
Prestakuntza-jarduerak datozen egunotan
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 15 June 2022
- Bisitak: 1210
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ate-joka dugu uda. Eta horrekin batera, preskakuntza-jardueren eskaintza zabaldu egiten da. Esate baterako, gaur bertan hasi dira HABEk antolatutako 2022ko udako prestakuntza-ikastaroak. Ikastaro hauetan guztietan plazak beteta daude baina badago aukera gehiagorik.
Nolakoa izango da komunikazioa Gizaki-Makina Aroan? (animazioak eta inkesta)
- Didakteka
- Sortua: 1 June 2022
- Bisitak: 1267
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Language in the Human-Machine Era" (LITHME) egitasmoaren berri eman genizuen duela urtebete plazaratu genuen sarrera batean. Halaber, ikerketa-sare horren "The Dawn of the Humane-Machine Era" ("Gizaki-Makina Aroaren egunsentia") txosten esanguratsua zabaldu nahi izan genuen euskal komunitatean. Oraingoan, berriz, jorratutako ikerlerro nagusiak ilustratzeko egindako animazioak ikustera gonbidatzeaz gain, inkesta betetzea proposatzen dizuegu. Izan ere, hizkuntza eta teknologia erabiltzen dituzten etorkizuneko agertokiei buruz dituzuen iritziak jaso nahiko genituzke.
"Bideoteka" orain Irakasbilen
- Didakteka
- Sortua: 19 May 2022
- Bisitak: 1121
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Irakasbileko menu nagusian erlaitz berri bat dago: “bideoteka”. Hala, nahiz eta hasieratik webgunean bideoak egon, beste urrats bat eman nahi izan da eta modu argiagoan erakutsi.
Zenbait web-mintegi maiatzaren hasieran
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2 May 2022
- Bisitak: 1152
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Datozen egunotan egingo diren zenbait web-mintegiren berri izan dugu. Euskaraz izango ez diren arren, geure esparrurako ere interesgarriak izan daitezke. Honako gai hauek landuko dira: hizkunten irakaskuntza eta teknologia, bitartekotza eta egiaztatzegintza, ekintzara bideratutako ikuspegia eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria.







