Irakasbil
Prestakuntza-jarduerak
Prestakuntza-jarduerak datozen egunotan
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jardueraren antolatzaileak:
- EHU-UPV
- Beste
- Udako Euskal Unibertsitatea

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jardueraren antolatzaileak:
- EHU-UPV
- Beste
- Udako Euskal Unibertsitatea
- Bisitak: 1265
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ate-joka dugu uda. Eta horrekin batera, preskakuntza-jardueren eskaintza zabaldu egiten da. Esate baterako, gaur bertan hasi dira HABEk antolatutako 2022ko udako prestakuntza-ikastaroak . Ikastaro hauetan guztietan plazak beteta dauden arren, badago aukera gehiagorik. Hona hemen batzuk:
- Helduen Euskalduntze Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrak. (UEU. Glotodidaktika VII. Topaketa). Ekainaren 29an, Eibarren.
o Aipatzekoa, HABEko kide den Eskarne Lopetegiz gain, e-Hizpide aldizkarian argitara emandako zenbait artikuluren egileak ere arituko direla hizlari gisa: Barakaldoko Udal Euskaltegiko Marga Ibañez eta EHUko Mikel Iruskieta eta Garazi Hormaetxe.
- MoodleMoot Euskadi 2022. Ekainaren 30ean Deustuko Unibertsitatean.
- Bikaintasuna euskal ikasketetan XII: Egon eta egin, sustraiak sendotuz aurrera begira. Udako ikastaroa. Uztailaren 11 eta 12an, Donostian aurrez aurre edo online zuzenean.
o Hemen ere HABEko Eskarne Lopetegi izango dugu hizlarien artean.
- Hizkuntzalari Euskaldunen VI. Topaketa. Euskararen garapena alor akademikoetan: lorpenak eta egungo erronkak. Uztailaren 14an, Eibarren.
Eta gainera EHUko udako ikastaroak, UEUren ikastaroak, Instituto Cervantesen ikastaroak (gaztelaniaz)… Besterik baduzu gogoan, iruzkinetan jartzeko aukera duzu.