Prestakuntza-jarduerak

"Evaluación y evaluaciones". GIELE taldearen IV. Jardunaldiak

Argitaratua: Thursday, 30 June 2022, 1:35 PM
GIELE

Otsailean iragarri genuenari jarrakiz,  2022ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango dira Madrilen GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen IV. Jardunaldiak: "Evaluación y evaluaciones". Aurreko edizioa 2019ko azaroan burutu zen Donostian, HABErekiko lankidetzan.  

Irailaren 1ean hasiko da izen-ematea.

Erantsitako fitxategian dago behin-behineko programa.


Show comments

Beste eduki interesgarriak

GIELE

GIELE 2020 jardunaldien atzerapena

2019an HABErekin batera antolatu zituen GIELEk ("Grupo de interés en Evaluación de Lenguas en España") III. Jardunaldiak Donostian. 2020ko azaroan ziren aurtengoak antolatzekoak, baina, egoera dela-eta, 2021eko azarora atzeratzea erabaki dute aurrez aurreko ekitaldia. Hala ere, 20/21 ikasturtean zehar webinarrak eratuko dituztela iragarri dute.
GIELE

GIELEren IV. Jardunaldiak udazkenean

GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen IV. Jardunaldiak Madrilen antolatuko dituzte, EOI Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofizialean, aurtengo irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Donostian HABErekiko lankidetzan 3. edizioa burutu ondoren, 2022ra atzeratu behar izan dute 2020rako aurreikusita zegoena. Prestatzen hasiak diren arren, lankidetzarako deia ere zabaldu dute eta horretarako online formulario bat eratu dute.
GIELE

"Evaluación de lenguas: ¿futuro o futuros?". GIELE taldearen V. Jardunaldiak

2023ko azaroaren 10ean eta 11n izango dira Gironan GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen V. Jardunaldiak: "Evaluación de lenguas: ¿futuro o futuros". Bertako unibertsitateko Hizkuntza Modernoen Zerbitzuarekin batera antolatuko dira. Ekainaren 15era arte irekita egongo da komunikazio-proposamenak aurkezteko epea. Uztailaren 10ean emango da argitara behin betiko programa eta irailaren 15ean hasiko da izena emateko epea.