Didakteka
GIELEren IV. Jardunaldiak udazkenean
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Jardueraren antolatzailea:
- Beste

- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Jardueraren antolatzailea:
- Beste
- Bisitak: 924
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen IV. Jardunaldiak Madrilen antolatuko dituzte, EOI Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofizialean, aurtengo irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Donostian HABErekiko lankidetzan 3. edizioa burutu ondoren, 2022ra atzeratu behar izan dute 2020rako aurreikusita zegoena.
Egituraren aldetik, aurrekoen antzekoa izango da: 4 orduko hiru tailer ostiral arratsaldez, eta osoko bilkurak zein paraleloak larunbatean, 9etatik 19etara.
Edukiei dagokienez, aldiz, elkarren arteko trukea eta eztabaida lehenetsi nahi dira. Izan ere, elkar ikusi gabe bi urte pasa eta gero, hitz egiteko eta partekatzeko asko eta asko egongo delakoan daude.
Horregatik, larunbateko saioetan hiru ardatz tematiko izatea da asmoa:
- online ebaluazioa;
- ebaluazio egiaztatzailea aldi berean beste ebaluazio mota batzuekin batera egotea;
- ikerketa.
Hala ere, orain arte GIELEren esparruan landutako zenbait gai berriz azalduko dira seguruenik, hala nola printzipio etikoak, kalitatearen oinarrizko printzipioak, ebaluazioari buruzko prestakuntza, proben prestaketa eta zuzenketa, errubrikak eta ebaluazio irizpideak edota Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren erabilerak.
Hasiak dira adituekin harremanetan jartzen, GIELEko kideen interes-aniztasuna aintzat hartuta. Dena den, lankidetzarako deia ere zabaldu dute eta horretarako online formulario bat prestatu dute (ponentzietarako proposamenak jasotzeko, eztabaida-taldeak eratzeko horiek egituratu, edukiz hornitu eta zuzentzeko prest dauden dinamizatzaileen berri izateko…).