Prestakuntza-jarduerak

"Evaluación de lenguas: ¿futuro o futuros?". GIELE taldearen V. Jardunaldiak

Argitaratua: Thursday, 4 May 2023, 11:55 AM
GIELE

2023ko azaroaren 10ean eta 11n izango dira Gironan GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen V. Jardunaldiak:  "Evaluación de lenguas: ¿futuro o futuros". Gironako Unibertsitateko Hizkuntza Modernoen Zerbitzuarekin batera antolatuko dira. 

Hizkuntzen ebaluazioa une giltzarri batean dago diziplina gisa izan duen bilakaeran, aurrerapen teknologikoek aldaketa handiak ekarri baitituzte proben diseinuan eta kudeaketan. Aldaketa horiek aurrerapen handiak ekarri dituzte, baina, aldi berean, erronka garrantzitsuak ere bai. Adimen artifizialaren eta hizkuntza naturalaren prozesamenduaren etorrerak ateak ireki dizkio ikasle, irakasle eta hizkuntza-proben garatzaileentzako aukerak dituen mundu bati, ia baliabide mugagabeak dituenari. Badirudi etorkizunak ebaluazioaren ikuskera holistikoago batera garamatzala, beste diziplina batzuk integratuz eta ikasle batzuentzat ibilbideak eta agertokiak pertsonalizatuz, haien behar eta interesetarako esanguratsuak diren ebaluazio-jardueren bila. 

Honen guztionen aurrean, honako hauek dira sor daitezkeen galderak: Zer etorkizun dugu? Aurre egin diezaiekegu erronka berriei? Nola balia ditzakegu aurrerapen horiek?... Eta zer eragin izango dute aldaketa horiek gure egungo ebaluazio-jardueretan?  Besteak beste, horiexek inguruan arituko dira jardunaldietan. 

Datei dagokienez:

  • Ekainaren 15era arte irekita egongo da komunikazio-proposamenak aurkezteko epea. 
  • Uztailaren 10ean emango da argitara behin betiko programa.
  • Irailaren 15ean hasiko da izena emateko epea.

Informazio zabalagoa, webgunean.



Aurreko edizioak:

Beste eduki interesgarriak

GIELE

GIELE taldearen III. Jardunaldiak azaroan Donostian

2019ko azaroaren 15 eta 16an antolatuko dira Donostian GIELE taldearen III. Jardunaldiak HABEren lankidetzarekin. Hizkuntzen ebaluazioan ari diren profesionalek osatutako elkartea da "Grupo de interés en Evaluación de Lenguas en España", GIELE alegia. Espainia mailan hizkuntzen ebaluazioaren esparruko ikerketak eta ekimenak hedatu eta sustatzea da elkarte horren asmoa.
GIELE

HABE-GIELE: Ponentziak jasotzeko iragarkia

GIELE elkarteak HABErekin batera, Donostiako Miramar Jauregian, 2019ko azaroaren 15ean eta 16an antolatuko duen jardunaldirako ponentziak prestatu eta aurkezteko gonbitea.
GIELE

GIELE 2020 jardunaldien atzerapena

2019an HABErekin batera antolatu zituen GIELEk ("Grupo de interés en Evaluación de Lenguas en España") III. Jardunaldiak Donostian. 2020ko azaroan ziren aurtengoak antolatzekoak, baina, egoera dela-eta, 2021eko azarora atzeratzea erabaki dute aurrez aurreko ekitaldia. Hala ere, 20/21 ikasturtean zehar webinarrak eratuko dituztela iragarri dute.
GIELE

GIELEren IV. Jardunaldiak udazkenean

GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen IV. Jardunaldiak Madrilen antolatuko dituzte, EOI Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofizialean, aurtengo irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Donostian HABErekiko lankidetzan 3. edizioa burutu ondoren, 2022ra atzeratu behar izan dute 2020rako aurreikusita zegoena. Prestatzen hasiak diren arren, lankidetzarako deia ere zabaldu dute eta horretarako online formulario bat eratu dute.
GIELE

"Evaluación y evaluaciones". GIELE taldearen IV. Jardunaldiak

2022ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango dira Madrilen GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen IV. Jardunaldiak: "Evaluación y evaluaciones". Izen-ematea, irailaren 1ean hasiko da.