Didakteka
GIELEren V. jardunaldia Gironako harresi-barruan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 448
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2023ko azaroaren 10ean eta 11n egin zen GIELEren V. jardunaldia. Lehen egunerako, ohi bezala, lau orduko lantegiak antolatu zituzten, eta gaiak askotarikoak izan ziren; guzti-guztiak hizkuntzen ikas-iraskuntzari eta egiaztatzegintzari hertsiki lotuak. Aurtengoan, proben kalitatea kontrolatzeko datuei, ulermen-probetako itemak sortzeari, Europako Erreferentzia Marko Bateratuan jasotako deskriptoreei eta adierazpen-, bitartekotza- eta elkarreragin-proben kalifikazioei buruzko aurkezpen eta ikastaro praktikoak landu ziren.
Bigarren egunean, berriz, hitzaldi- edota aurkezpen-formatuan, adimen artifiziala izan zen jardunaldiaren gai nagusia. Adimen artifizialaren erronka eta aukerei buruzkoa izan zen hitzaldi nagusia, eta, gero, Espainian adimen-artifiziala egiaztatzegintzan nola baliatzen ari diren azaldu zuten lan horri duela zenbait denbora heldu zioten hiru erakundek. Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan baliatzen ari diren adibide praktikoak ere aurkeztu zituzten, eta irakasleen lana errazteko bitartekoak ere bai.
Aldibereko komunikazioetan bestelako gairik ere landu zen: proben datuak aztertzearen garrantzia; epaile-adituen funtzioa egiaztatzegintzan, lokailuak eta corpusa; bitartekotza-errubrikak, eta CIEACOVA lankidetza-ereduaren aurkezpena.
Amaitzeko, arduradunek jardunaldiaren ondorio orokorrak bildu eta GIELEren norabideari eta hurrengo edizioari buruzko zehaztapenak eman zituzten.
Aurrerago, adierazpen-, bitartekotza- eta elkarreragin-proben kalifikazioen, adimen artifizialaren eta CIEACOVAren aurkezpenen berri emango da IRAKASBILen.