GIELE taldearen III. Jardunaldiak azaroan Donostian

Argitaratua: Wednesday, 13 March 2019, 12:53 PM
GIELE

2019ko azaroaren 15 eta 16an antolatuko dira Donostian GIELE taldearen III. Jardunaldiak HABEren lankidetzarekin. Hizkuntzen ebaluazioan ari diren profesionalek osatutako elkartea da "Grupo de interés en Evaluación de Lenguas en España", GIELE alegia. Espainia mailan hizkuntzen ebaluazioaren esparruko ikerketak eta ekimenak hedatu eta sustatzea da duten asmoa.  

Helburuen artean, urtero topaketa bat antolatzea dago;  eremu eta erakunde desberdinek hizkuntzen ebaluazioan egiten ari diren ekimenak hedatzeko foroa izatea nahi dute horren bidez. “Elaboración de Certificaciones de Lenguas en España: presente y futuro" izenburupean antolatu ziren 2017an Santiago de Compostelan lehendabiziko jardunaldiak. Bigarrenak, berriz, Valentzian 2018ko urrian, "Evaluación de lenguas en España: Calidad e innovación" gaiaz. 

Arestian aipatu ditugun Donostiako III. Jardunaldietararako proposamenak, hau da, ponentzia zein tailerrak, apirilean eskatzeko asmoa daukate. 

GIELE taldeari buruzko informazio zabalagoa: 



Beste eduki interesgarriak

GIELE

HABE-GIELE: Ponentziak jasotzeko iragarkia

GIELE elkarteak HABErekin batera, Donostiako Miramar Jauregian, 2019ko azaroaren 15ean eta 16an antolatuko duen jardunaldirako ponentziak prestatu eta aurkezteko gonbitea.
GIELE

"Procesos de validación: retos y oportunidades" jardunaldia azaroan Donostian: egitaraua

Aldez aurretik jakinarazitakoari jarraikiz, "Procesos de validación: retos y oportunidades" jardunaldia antolatuko du GIELEk (Grupo de interés en evaluación de lenguas en España) HABErekin batera azaroaren 15 eta 16an Donostian. Izena emateko epea urriaren 1etik aurrera izango den arren, badago egitaraua.
GIELE

"Evaluación de lenguas: ¿futuro o futuros?". GIELE taldearen V. Jardunaldiak

2023ko azaroaren 10ean eta 11n izango dira Gironan GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen V. Jardunaldiak: "Evaluación de lenguas: ¿futuro o futuros". Bertako unibertsitateko Hizkuntza Modernoen Zerbitzuarekin batera antolatuko dira. Ekainaren 15era arte irekita egongo da komunikazio-proposamenak aurkezteko epea. Uztailaren 10ean emango da argitara behin betiko programa eta irailaren 15ean hasiko da izena emateko epea.