Vance Stevens-ek (ingelesez) hitzaldi bat eman zuen 2007an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Putting the forces in motion: applying technology to foster writing through motivating online environments" izenburupean.
"El aprendizaje de la escritura en un mundo global y plurilingüe" ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXVI. Udako Ikastaroen barruan.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Javier Muñoz-Basols, Mara Fuertes Gutiérrez eta Luis Cerezo editoreen "Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)" liburua itzuli du aurten HABEk Itzulpen Saila bildumako 58. zenbakian.
Liburua aurkezteko antolatu dugun ekitaldiaren ondoren, hitzaldia emango dute Javier Muñoz-Basols eta Mara Fuertes Gutiérrez editoreek.
• Eguna: 2024ko urtarrilaren 26a, ostirala.
• Ordua: 12:00etatik 13:30era.
• Lekua: Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako ordezkaritza. Andia kalea 13, behea, Donostia. Ekitaldi-aretoa.
Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko prozesuan urteetan erabili izan diren esperientzia, egokitzapen, birformulazio eta tekniken elkartrukeak aurkezteaz gain, liburu honek Adimen Artifizialeko prototipo eta aplikazio bidezko hizkuntza-irakaskuntzaren etorkizunera bideratzen du arreta.
2023ko uztailean jardun biko ereduari buruz egindako ikastaroan antolatu zen mahai-inguruan partaide izan ziren euskaltegietako bi ordezkariren ekarpena jasoko dugu artikulu honetan, Garraldako AEK-ko Ana Colomo Canterok eta Barakaldoko Udal Euskaltegiko Fidel Vegasek adierazitakoaren laburpena, hain zuzen ere.
https://doi.org/10.54512/AFNK6398
Joan den abenduaren 12an Nerea Amesti irakasleak arbel digitalaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegia eskaini zuen, HABEk antolatuta.
Beheko bideoan, saio hartan emandako gako nagusiak laburbildu ditu irakasleak.
2023an UEUk argitaratutako liburu honetan, teknologia digitala modu kritikoan integratzeko gakoak eta irizpideak ematen ditu Amaia Arroyok. Gaur egungo gizartea digitala izanik, ikasprozesuetan teknologia digitalak integratzeko adibide eta ideia praktikoak ematen ditu, atal bakoitzeko informazio osagarria duen QR bat baitu Interneteko esteka batekin.
Antonio Sánchezek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2003an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El chat en la clase de segundas lenguas" izenburupean.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
María del Rosario Caballerok hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2003an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Cuando las gramáticas y los diccionarios no bastan: ventajas y aplicaciones de los corpus informatizados y las concordancias para la enseñanza de lenguas" izenburupean.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.