Hizkuntzen hezkuntzan bideoaren erabilerari buruzko inkesta digital baten emaitzak laburbilduko ditugu artikulu honetan; euskara, katalana, gaztelania edo galegoa bigarren hizkuntza edo hizkuntza gehigarri gisa ikasten ari diren helduen esparru ez formala izan da aztertutakoa. 1.658 irakasle izan ditugu informatzaile guztira; 327 izan dira horien artean euskararen eremukoak. Bideoa erabiltzeko oinarrizko hiru modu hartu dira aintzat: eskolan besteren batek grabatutako bideoak ikustea, ikasleek bideoak grabatzea eta irakasleek bideoak grabatzea. Euskararen eremuko emaitzek erakutsi dutenez, irakasleen % 94k ikusten dituzte bideoak eskolan baina ikasleen % 13k eta irakasleen % 11k baino ez dituzte bideoak grabatzen. Emaitza horiek, oro har, bat datoz beste hizkuntzen lortutakoekin, baina badago desbideratzerik. Eskolako praktikarik prototipikoena azaleratzen du modalitate bakoitzaren azterketa zehatzak, helburuak, edukiak, ebaluazioa, ikasgelako dinamika (elkarreragina, idazketa) edota erabilitako bideo-mota barne. Halaber, eskolan gero eta modalitate, genero eta praktika berri gehiago ari direla sartzen nabarmentzen dute emaitzek. Interesaturik dagoenak e-Hizpide aldizkariaren 9. monografian du euskararen esparruko ikerketari buruzko informazio zabalagoa; ForVid proiektuaren webgunean bertan, berriz, gaztelaniari eta katalalanari dagozkien txostenak.
https://doi.org/10.54512/YPYC9696
ForVid ikerketak eman digu daturik euskara-eskoletan bideoaren erabilerari buruz; besteak beste, adierazgarria da bideoak ikusi ikusten direla baina egun ez dela horren ohikoa ikasleek edota irakasleek grabazioak egitea. Horren harira, bideo-grabazioen inguruko bi sarrera aurkitu ditugu azken egunotan; gaztelaniaz bata, ingelesez bestea. Hortaz aparte, online ikastaro bat antolatu du irailetik azarora UEUk azalpen-bideoei buruz.
Uztailaren 12an eta 13an izan da Donostian "Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak / Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategias básicas" udako ikastaroa. Bertan azaldutako zenbait informazio dago sarrera honetan.
Hau adierazten du ForVid-ek: “bideoa ikasteko tresna gisa ikastegiaren barruan zein kanpoan”. Espainiako gobernuak finantzatutako ikerketa-proiektu bat izan da Pompeu Fabra Unibertsitateak kudeatua, 2020ko martxoaren 1etik 2022ko irailaren 30era. Daniel Cassany izan da ikertzaile nagusia. Bideoaren erabilera eskolan aztertu da eta bi zati nagusi izan ditu.
Lehendabizikoan, Kataluniako Bigarren Hezkuntzan gertatzen dena aztertu da.
Bigarrenean, aldiz, esparru ez formaleko helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntza izan da ikerketarako eremu (bigarren hizkuntza edo hizkuntza gehigarria) eta lau izan dira hautatutako hizkuntzak: gaztelania, katalana, galegoa eta euskara. Azken esparru honetako emaitzak aurkeztuko dira monografiko honetan.
https://doi.org/10.54512/WXEQ9467
COVID-19ak agerian jarri zuen irakasleek, eta oro har gizarteak, gabeziak dituztela gaitasun digitaletan, bizi ditugun egoerei erantzun egokiak eman ahal izateko. Ondorioz, irakasleen gaitasun digitalaren garapena lehentasunezko helburu bihurtu da hezkuntza-eremuan diharduten pertsonen etengabeko prestakuntzan. Helburu hori lortzeko, zenbait tresna proposatuko ditugu, eta guztiak jasoko dira behaketa- eta lankidetza-koaderno batean: beharren analisian oinarritzen den lan-plana, autoebaluazio-galdetegiak, irakaskuntza-lanaren behaketa sistematikoa, hausnarketa-praktikaren erabilera eta, azkenik, behatutakoa oinarri hartuta, parekoen arteko atzeraelikadura edo esperientzia handiagoa duen irakasle batek egindakoa.
https://doi.org/10.54512/QNQN5250
Adimen artifizialaren inguruko gaiaren inguruan dagoen informazio-uholdeari (infoxikazioari) aurre egin nahian edo), hona hemen hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparrurako erreferentzien zerrenda eguneratu bat (testu idatziak, bideoak...).
Argazkia: ThisIsEngineering
Aurtengo urtarriletik maiatzera bitartean burutu da "Jardun bikoa helduen euskalduntzean ikastaroa (1. edizioa)", eta, orain, bigarrenez eskaini nahi dugu berariazko prestakuntza, helduen euskalduntzean euskara-eskolak ematen ari diren irakasleak jardun bikoan prestatzeko.
Bigarren aldi honetan, 2023ko urritik 2024ko martxora bitartean gauzatuko da ikastaroa. Prestakuntza-eskaintza elkarren osagarri diren bi ikastarok osatzen dute, online egingo dira, betiere praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2023ko irailaren 4tik 19ra bitartean izango da.
HABEren zuzendari Jokin Azkuek eta proiektuaren arduradun tekniko Eskarne Lopetegik aurkeztu berri dituzte INGURA online ikas-plataforman orain arte emandako urratsak.