"Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak" udako ikastaroa

Argitaratua: Friday, 14 July 2023, 1:29 PM
H13-23 erlea

Uztailaren 12an eta 13an izan da Donostian "Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak / Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategias básicas"  udako ikastaroa. Izango dira ikastaroarekin lotura duten bestelako dokumentuak eskura, hala nola irakasleen laburpen-bideoak. Dena den, bertan azaldutako alderdi batzuei erreparatuko diegu oraingo honetan:

Sblendid

Beste eduki interesgarriak

H13-23 ikastaroko irakasleak

H13-23 - Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategias básicas / Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak

Egungo bizi-erritmoek lanarekin eta familiarekin bateragarriak diren ikas-irakas ereduak eskatzen dituztela ematen du. Halaber, ezinbestekoa da ikas-irakas prozesuak pertsona bakoitzaren ikaskuntza-erritmoei egokitu beharra. Eszenatoki honetan badago, gainera, beste eragile bat: pandemiak sortarazitako ikas- eta irakas-esperientziak. Horregatik, litekeena da irtenbidea eszenatoki hibrido edo jardun bikoetan egotea, horietan konbinatuz modu sinkronoak eta asinkronoak. Ikastaro honetan, jardun biko irakaskuntzaren marko teoriko-praktikotik abiatuta, esparru honetako esperientziak aurkeztuko ditugu. Horretaz gain, eredu honetan jardun duten edo jardungo duten irakasleei baliagarriak gerta dakizkien zenbait estrategia eta erreminta ere aurkeztuko dizkiegu. Teoriko-praktikoa izango da planteamendu metodologikoa. Hala, aurkeztutako estrategia eta erreminta batzuk baliatzeko aukera izango da, baita helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruko proposamenak era kritikoan aztertzeko ere. Azkenik, helduen euskalduntzean jardun biko ereduan interesa duten pertsonen arteko komunikazioa eta lankidetzarako proposamen bat egingo da.
H13-23 erlea

H13-23 Jardun biko irakaskuntzaren gakoak: nola eman feedbacka? (bideo-laburpena)

"Jardun biko irakaskuntzaren gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak / Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategiak básicas" ikastaroaren barruan feedbackari buruz Maria Fernandez González irakaslearen azalpenaren laburpena.
María Fernández González

H13-23. Jardun biko ikastaroetarako behaketa-taula (bideo-laburpena)

H13-23 udako ikastaroaren saioetako batean jardun biko ereduko ikastaroak behatzeko taula batez aritu zen Pontevedrako HEOko María Fernández González. Bideo honetan, kontrol-zerrenda erako taula aurkezteaz gain, bere esperientzian oinarritutako adibideak jartzen ditu eta, azken finean, eredu horren gakoak aztertzen ditu.
Ana Rodríguez Arangoa

H13-23. Jardun biko esperientziak (3): irakasle bat (bideo-laburpena)

H13-23 udako ikastaroaren saioetako batean jardun bikoan maila desberdinetako esperientziak aurkeztu ziren. Bideo honetan, Iruñeako Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasle izandako Ana Rodríguez mintzatzen da.