H13-23 - Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategias básicas / Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak

Irakasleak

Maria Fernández González. EOI Pontevedra

Diana Pastoriza Espasandin. CAFI (Centro Autonómico de Formación e Innovación. Xunta de Galicia)

Ana Colomo Cantero (AEK), Agurtzane Goñi Zugarramurdi (Ilazki euskaltegia), Ana Rodríguez Arangoa (EOI Pamplona), Fidel Vegas Fernández (Barakaldoko Udal Euskaltegia) 

Ikastaroaren zuzendaria: Iñaki Murua Anzola.  HABE

Aurkezpena

Egungo bizi-erritmoek lanarekin eta familiarekin bateragarriak diren ikas-irakas ereduak eskatzen dituztela ematen du. Halaber, ezinbestekoa da ikas-irakas prozesuak pertsona bakoitzaren ikaskuntza-erritmoei egokitu beharra. Eszenatoki honetan badago, gainera, beste eragile bat: pandemiak sortarazitako ikas- eta irakas-esperientziak. Horregatik, litekeena da irtenbidea eszenatoki hibrido edo jardun bikoetan egotea, horietan konbinatuz modu sinkronoak eta asinkronoak. 

Ikastaro honetan, jardun biko irakaskuntzaren marko teoriko-praktikotik abiatuta, esparru honetako esperientziak aurkeztuko ditugu. Horretaz gain, eredu honetan jardun duten edo jardungo duten irakasleei baliagarriak gerta dakizkien zenbait estrategia eta erreminta ere aurkeztuko dizkiegu.

Teoriko-praktikoa izango da planteamendu metodologikoa. Hala, aurkeztutako estrategia eta erreminta batzuk baliatzeko aukera izango da, baita helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruko proposamenak era kritikoan aztertzeko ere.

Azkenik, helduen euskalduntzean jardun biko ereduan interesa duten pertsonen arteko komunikazioa eta lankidetzarako proposamen bat egingo da. 

Antolatzailea

EHU Uda Ikastaroak - HABE

Hartzaileak

  • Irakasleak 
    • Bereziki helduen euskalduntzean dihardutenak edota hizkuntzen ikas-irakaskuntzan
  • Unibertsitateko ikasleak

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2023ko uztailaren 12an eta 13an.

Ordutegia

09:00-14:30

Iraupena

10 ordu (balio akademikoa: 20 ordu)

Lekua

Donostian, Miramar jauregian

Matrikularen prezioa

Gazte-tarifa 25,00  € (2023-05-31 arte). 59,00  € (2023-07-19 arte)

Orokorra 84,00 €

Matrikula murriztu orokorra 71,00 €

Matrikula exentzioa 59,00 €

Irakasteko ikasten 71,00 €

Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuko kide 71,00 €

Elkarreko bazkide 71,00 €

Izen-ematea eta informazio gehiago

 Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak| UIK

(tokiak agortu arte)

Beste eduki interesgarriak

HABE

2023ko udako prestakuntza-ikastaroak

2023ko udako prestakuntza-ikastaroen zerrenda, azalpenak eta izena emateko estekak.