Irakasbil
Teknologia
Teknologia
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Bideoaren erabileraz
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko irailak 2
- Bisitak: 1195
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bideoen erabilera ez da gaurkoa hizkuntzen ikas-irakaskuntzan, gure argitalpenetan ikus daitekeen legez. Hala ere, aukerak zabaldu egin dira, smartphoneen erabileraz, besteak beste. Grabatzeaz gain, editatu beharra baldin badugu, badago horretarako aukerarik, Sarean eta dohain gainera.
2016/17 ikasturtearen hasiera euskaltegietan: ekitaldi akademikoa
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 1768
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ikasturte berriari ongietorria egiteko, eta matrikulazio-kanpaina sustatze aldera, ekitaldi akademikoa eratu du HABEk Donostian (Eureka Zientza Museoa — Mikeletegi, 43-45), irailaren 8an, eguerdiko 12:00etan. Maite Goñi irakasleak "Teknologiaren aukerak hizkuntzen irakaskuntzan. Heldu erronkari!" hitzaldia egingo du. Eta Iñigo Urkullu Renteria lehendakari jauna izango da mahaiburu.
TPACK eredua
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko abuztuak 11
- Bisitak: 4009
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Irakasleen gaitasun digitalez edota IKTak eta irakasleen prestakuntzaz ari garenean, TPACK deritzona da erreferentzia-ereduetako bat zalantzarik gabe. 2006an azaldu zen lehenengoz; landua eta garatua izan da harrezkeroztik. Hala, 2009ko artikulu berrikusia plazaratu zuten Koehler, Mishra eta Cain-ek 2013an; 2015ean gaztelaniaz eman da argitara artikulu hori berori.
Komunikazio didaktikoa, ikasteko ingurune birtualetan
- Argitalpenak
- Sortua: 2016(e)ko ekainak 30
- Bisitak: 1824
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu honetan, online ikastaroetan komunikazio didaktikoak hartzen duen tokia aztertzeko bide bat erakutsi nahi dugu. Bi oinarri hartzen ditugu gure lanerako. Batetik, soziokonstruktibismoa, ikas-irakas eredu gisa. Ikaskuntza giza ekintzatzat hartzen dugu, eta, horretan oinarrituta, komunikazioa da ikasprozesuaren osagarri eta oinarri nagusienetako bat. Bestetik, online eremuetako komunikazioaren azterketarako, Garrison eta Anderson-en (2006) eredua hartu dugu oinarri. Autoreok proposatzen dituzten osagai sozial, kognitibo eta didaktikoak komunikazio-prozesuak aztertzeko tresna egokia izateaz gain, irakas-jardueraren gida ere izan daitezke.
Bukatzeko, eguneroko jardunari begirako prozedura batzuk zehaztuko ditugu, lagungarri gertatuko zaizkiolakoan eredu hau aurrera atera nahian dabilen irakasleari.
Web 2.0 arora egokitu beharra, hizkuntzaren mesedetan: esaera zaharrak eta euskal kultura Instagramen bitartez
- Argitalpenak
- Sortua: 2016(e)ko ekainak 30
- Bisitak: 3962
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikuluak Zornotzako Barnetegiak —Azkue Fundazioarekin, Igerrak komunitatearekin eta Durangoko Azokarekin elkarlanean— Instagram sare sozialean burututako esperientzia didaktikoak batzen ditu.
Ekintza komunikatiboa irakaskuntzaren oinarri dugun honetan, Web 2.0ra egokitu beharra errealitate bihurtu zaigu. Barnetegiak Instagram hautatu du, Sarea eta didaktika uztartzen hasteko, nahiz eta beste sare sozial batzuetan ere badabilen; izan ere, aplikazio bertikala eta erraza izateaz gain, irudia oso lagungarria izan daiteke, zertarako-eta kontzeptuak ikasten, finkatzen eta zabaltzen laguntzeko.
Lehenengo ekimenean, esaera zaharrak zabaltzea izan da helburu nagusia; bigarrenean, berriz, kultura. Gure ustez, biak ere garrantzi handiko elementuak dira hizkuntzan; biak ere ezinbestekoak, komunikazioan oztoporik ez izateko; biak ere, beraz, landu eta zabaldu beharrekoak.
ELE irakasleentzako online gida
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko abuztuak 3
- Bisitak: 1615
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
MoodleMoot Euskadi 2016
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko maiatzak 19
- Bisitak: 1348
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
EHUko Hizkuntzen arteko corpusa eta Egungo testuen corpusa
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 1278
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Pello Salaburu EHUko Euskara Institutuaren zuzendariak eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak "Egungo testuen corpusa"-ren eguneraketa eta "Hizkuntzen arteko corpusa" aurkeztu dute. Horietaz gain, "Euskal adizkitegi automatikoa" eta "Euskal kasutegi automatikoa" aplikazioen berri ere eman dute.







