Komunikazio didaktikoa, ikasteko ingurune birtualetan

Argitaratua: Thursday, 30 June 2016, 10:05 AM
Abel Camacho eta Pedro Lonbide

Artikulu honetan, online ikastaroetan komunikazio didaktikoak hartzen duen tokia aztertzeko bide bat erakutsi nahi dugu. Bi oinarri hartzen ditugu gure lanerako. Batetik, soziokonstruktibismoa, ikas-irakas eredu gisa. Ikaskuntza giza ekintzatzat hartzen dugu, eta, horretan oinarrituta, komunikazioa da ikasprozesuaren osagarri eta oinarri nagusienetako bat. Bestetik, online eremuetako komunikazioaren azterketarako, Garrison eta Anderson-en (2006) eredua hartu dugu oinarri. Autoreok proposatzen dituzten osagai sozial, kognitibo eta didaktikoak komunikazio-prozesuak aztertzeko tresna egokia izateaz gain, irakas-jardueraren gida ere izan daitezke.

Bukatzeko, eguneroko jardunari begirako prozedura batzuk zehaztuko ditugu, lagungarri gertatuko zaizkiolakoan eredu hau aurrera atera nahian dabilen irakasleari.


https://doi.org/10.54512/QOYE6590