Didakteka
ELE irakasleentzako online gida
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 570
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
ELE irakasleei zuzendutako online gidaren 2016ko bertsioa sareratu berri du María del Carmen Méndez Santosek (gogora dezagun español como lengua extranjera dela ELE, alegia, gaztelania atzerriko hizkuntza gisa).
Duela hiru urte idatzi zuen lehen bertsioa. Hasiera batean, Facebooken kudeatzen duen esparruan egiten zizkioten galderei erantzuteko osatu zuen María del Carmenek gida, baina izandako harrera ona eta arrakasta aintzat harturik, ondorengo bertsioetan eguneratzen eta osatzen joan da, horretarako astia izan duenean behintzat. Izan ere, aipagarria da hau guztia musu-truk egiten duela eta interesaturik dagoen edonoren esku utzi duela hasiera-hasieratik.
Mar Galindok gidaren aurkezpenean dioen bezala, gaztelania-irakaslegaientzat oinarrizko eskuliburua da; aldi berean, ELE eskolarako erreminta-kutxa osoa oparitzen digu egun Japonian diharduen Méndez Santos doktore eta irakasle galiziarrak. Hala eta guztiz ere, hartzaile nagusiak ELE munduko irakaslegaiak eta irakasleak izan arren, geure sektorean erabilgarri suerta dakizkigukeen atalak badaude, IKTei buruzkoa besteak beste.
Honatx, bada, Guía para profesorado de español como lengua extranjera (ELE) 6.0.