Nola planifikatu jarduerak ikasgelan maila bat baino gehiago ditugunean? Nola erantzun ikasleen behar, erritmo eta maila ezberdinei? Nola diseinatu maila ezberdinetarako jarduerak, ikasle guztiek ikasi eta ahalik eta etekin handiena atera dezaten? Nola proposatu aldamiatze-teknika koherentea? Eta nola egin ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua? Ikastaro honetan, ikuspegi praktiko eta aktibo batetik abiatuta, galdera horiei erantzungo zaie.
Bitartekotza-jarduerak egiaztatze-azterketetan txertatu izanak irakasleek ikasgelan komunikazio-modu hori landu beharra ekarri du. C2 mailak baditu bitartekotzaren praktikarako lagungarri gerta daitezkeen berariazko ezaugarri batzuk, baina, beste alde batetik, erronka batzuk ere sortzen dira.
Ikastaroan zenbait alderdi teoriko jorratuko badira ere, guztiz praktikoa eta bereziki C2 mailara egokitua izango da. HABEren C2 mailako egiaztatze-probaren bitartekotza-ariketak ez ezik, beste bitartekotza-jarduera batzuk ere landuko dira.
Moodle plataforman ikastaroak sortzen ikasteko prestakuntza emango du Silvia Sola irakasleak. Edozein irakaskuntza-moldetarako erabilgarria izango da, bai aurrez aurrekorako, bai jardun bikorako, bai online eskolak emateko.
Plataformak eskaintzen dituen zenbait tresna aztertuko dira: komunikazioa sustatzeko, elkarreraginerako, ikasleak motibatzeko, gaiak aurkezteko eta ebaluaziorako. Era berean, Moodle-n txerta daitezkeen erreminta batzuk izango dira langai.
Ikastaro hau guztiz praktikoa izango da. Bertan, labur berrikusiko dira hizkuntzaren irakaskuntzan baliatutako metodo eta ikuspegi nagusiak, horien alderdi baliagarrienak gaur egungo ikasgelan, eta, ondoren, ikuspegi komunikatiboen prozedura-gakoetan sakonduko da. Horrela, bigarren hizkuntzen ikasgelako edukiak eta komunikazio-jarduerak modu eraginkorragoan irakasteko aplikazio praktikoak, baliabideak eta estrategiak landuko dira.
Ikasgelara eraman beharreko testuek nolakoak izan behar duten azalduko du irakasleak, baita nola irakatsi curriculumaren edukiak ere. Era berean, jarduera bideratuenetatik libreenetara eta parte-hartzaileenetara sekuentziatutako praktika-prozesuak nola garatu ere aztertuko da.
Ikastaro honen helburua oinarri teoriko-metodologikoak, baliabideak, prozedurak eta tresnak eskaintzea izango da, bertaratutakoek irakasteko dituzten moduak zabal ditzaten, ikaslea inplikatu eta ikasgelan parte hartzera bultzatuko duten ikuspegi aktiboak aplikatuz.
Orientabide horiek guztiak jarduera eta sekuentzia didaktikoetan gauzatuko dira, ikasleak euskaraz modu eraginkorrean komunikatzeko gai izan daitezen.
HABE liburutegiaren webguneari buruzko web-mintegian izena emateko epea martxoaren 8 arte egongo da zabalik, helduen euskalduntzean ari diren irakasleei nahiz arduradun akademikoei zuzenduta.
Oinarrizko kontzeptuak aztertu eta adosturik, ahoskera eta prosodia Euskaltegietako Curriculum Proiektuetan (ECP) agerrarazi eta eguneroko ataza eta jardueretan landu eta ebaluatzeko proposamena egingo da.
Oharra:
2024ko udako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea apirilaren 8tik apirilaren 30era egon da zabalik; EHUko Udako Ikastaroetako H42-24 ikastaroan izena emateko epea, berriz, zabalik dago uztailaren 10a arte edo plazak bete arte.
Arbel digitalaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegian izena emateko epea abenduaren 10 arte egongo da zabalik, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntza-zentroetako irakasleei nahiz arduradun akademikoei zuzenduta.