Irakasbil
Prestakuntza-jarduerak
"Euskara eta etorkinak: irakaskuntzaren erronkak eta aukerak" web-mintegia
- Atala:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Online
- web-mintegia
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE

- Atala:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Online
- web-mintegia
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE
- Visits: 469
- Comments: 0
- Favorites: 1
Laura Caballerok Asilim elkarteko kide eta adituak "Euskara eta etorkinak: irakaskuntzaren erronkak eta aukerak" web-mintegia eskainiko du gaztelaniaz, HABEk antolatuta.
Eguna: otsailaren 18a (asteazkena)
Ordua: 13:00-14:30
Online: Teams
Parte hartu nahi izanez gero, bete ezazu formularioa, otsailaren 12a baino lehen.
Oharrak:
- Jarduera doakoa da eta ez da ziurtagiririk emango.- Web-mintegira konektatzeko lotura eta jarraibideak aldez aurretik jasoko dituzu.
Web mintegiaren nondik norakoak
Etorkinei, beren bizikidetzarako, hizkuntza berri bat irakasteko erronka duen irakasleari zalantza berriak sortzen zaizkio, nahiz eta beste hezkuntza-testuinguru batzuetan eskarmentu handia izan. Saio honen helburua da parte-hartzaileei prozesu honi buruzko ikuspegi orokorra ematea, ulertzeko irakaskuntza eta ikaskuntza nola garatzen diren. Prozesua ez da hain desberdina, atzerriko hizkuntzak irakasteko arrakasta duten beste metodologia batzuekin alderatuz gero; baina, eskatzen du ezagutzea batetik, ikasleen berariazko premia eta zailtasunak, eta bestetik, irakasleak ikasgelan izango dituzten erronka berriak. Pertsonak sakonki ezagutzea da, zalantzarik gabe, hezkuntza-ekintza honen oinarri nagusia; hau da, ohikoa baino egoera zailagoan – bizitzakoa zein pertsonala – hizkuntza ikasten ari diren pertsonak ezagutzea.
Saioan zehar:
- Hausnartuko dugu espezialitate- eta espezifikotasun-hizkuntzen irakaskuntza/ikaskuntzaren gainean.
- Aztertuko ditugu ikasle etorkinen berezko ezaugarriak.
- Aztertuko ditugu helburu-talde honekin lan egiten duten irakasleen egitekoak.
- Eztabaidatuko dugu ikasgelan erabili beharreko metodologiaren eta didaktikaren gainean; baita programazioaren, edukien eta materialen gainean ere.
Laura Caballero Bermejo
Gaztelania Bigarren Hizkuntza gisa irakasteko masterra du UNEDn. Espainieraren didaktikan aditua, etorkinei bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan, Errioxako Unibertsitatean. Cervantes Institutuaren DELE (Diploma de Español como lengua extranjera) aztertzaile izateko akreditazioa du. Irakasle izan da, eta irakatsi ditu gaztelania estandarra eta helburu zehatzetarako gaztelania Portugalen. Madrilgo Asilim elkarteko (Asociación para la Integración Lingüística del Inmigrante) kide da, eta bertako kide gisa gaztelania eta alfabetatze-eskolak eman ditu; era berean, materialen sorkuntzan ere lan egin du. Egun, 2015etik hona, gaztelania eta alfabetatze-eskolak ematen ditu Asilim elkarteak Vallecaseko (Madril) Nazioarteko Harrera eta Babes Zentroan garatzen duen programaren barruan. 2023tik Sevillako Unibertsitatearekin kolaboratzen du irakasleak prestatzen gaztelania bigarren hizkuntza moduan irakasteko.